Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko euskara: izen sintagmaren deklinabidea

Eibarko euskara: izen sintagmaren deklinabidea
Egileak Nerea Areta Azpiri
Data 2003
Lege gordailua BI. 1594-2003
ISBN 84-7485-888-7
Prezioa AGORTUTA / AGOTADO
Argitaratzailea Deustuko Unibertsitatea.
Saila Euskara Batzordea
Bilduma Euskal Herria saila, 21

Liburu hau joan den 2001-2002 ikasturtean aurkeztutako doktorego tesi batean eginiko lanaren ondorioz kaleratu da. Deustuko Unibertsitatean "Bikain Cum Laude" kalifikazioa lortu zuen Rosa Miren Pagola doktorearen zuzendaritzapean burututako *Eibarko euskara. Morfologiako alor baten azterketa: izen sintagmaren deklinabidea, adjektibo sintagma eta adberbio sintagma* tesiak. Liburuan argitaratzeko batez ere egindako azterketa aukeratu da, piskat murriztuz bada ere. Kanpoan geratu dira tesiko sarrera teorikoa; Eibarko euskarak bereziki bizkaieraren eta euskal dialektologiaren barruan duen lekua argitzen duen atala; erabili dugun metodologiaren azalpena, azterketa zati interesgarri bat (izen sintagmaren barneko izenordainak eta zenbatzaileak hain zuzen, adjektibo eta adberbio sintagma osoak, postposizioak barne; eta guztien graduatzaileak); eta eranskin guztiak. Dena dela, aipatutako atal horietan informazio garrantzitsu asko dago; besteak beste, adibide korpus guztia esate baterako, baita edonorako balio izan dezakeen galdekizun linguistikoa, hainbat azterketa fonetiko-akustiko, lexiko eta fraseologia-ipuin mailako emaitzak, lekukoen eta egile askoren iritzi pertzeptualak eta abar. Dena dela ere, Deustuko Unibertsitatearen eta PROQUEST Information and Learning enpresaren artean tesi osoa online ezarri dute eta han eskuratu daiteke. UMI-ko datu basean eta handik kudeatutako osterantzeko produktuetan tesi honek 3071883 argitalpen zenbakia du; ISBNko zenbakiz bilatuz gero, 84-7485-852-6 zenbakia du.

Webgune honetan bertan liburua kontsultatzeko aukera dago.

Dokumentuaren akzioak