Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Cielito" (Agustin Zuloaga)

Piezarik maiteenetakoa da eibartarren artean Agustin Zuloaga Aldecoa musika-zuzendariaren lan hau. Jende guztiaren esku jartzen dugu gure herriko piezarik ezagunena, Santa Zezilia egunez urtero jotzen den “Cielito” tangoa. Arrate Irratiari esker eskuratu dugun grabazioa da, Eibarko Musika Bandak 2008ko ekainaren 1ean jo eta grabatutakoa.

Agustin Zuloaga AldekoaAgustin Zuloaga Aldecoa (1899-1934)

“Cielito” tangoaren egilea, Agustin Zuloaga Aldecoa, Durangon jaio zen 1899ko maiatzaren 15ean, baina umetatik bizi izan zen Eibarren.

Eibarko Musika Bandaren zuzendari lanpostua eskuratu zuen oposizio bidez; Musika Akademiaren zuzendari izendatu zuen Udalak, eta, aldi berean, Bretón orkrestaren (1913an sortutakoa) zuzendaritza ere bere eskuetan zuen. Banda-zuzendarien kidego nazionalekoa zen.

Bizkorregi hil zen, 35 urterekin, artean musika-alorrean gauza asko egiteko zituen banda-zuzendari bikaina.

 

Cielito partitura (Eibar)

Dokumentuaren akzioak