Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Grabatugintzaren teknikak edo egiteko moduak

Grabadorearen lana, artegilearen lana, mailuka kolpez piezak dotoretzean datza, batzuetan, kalitate handiko metalak sartzen ditu, urrea eta zilarra bezalakoak.

TeknikakGrabatzailea mailukadak ematen kainoi-bitartean

Grabatugintzaren aurreneko aztarnak hormetan dauzkagu; harkaitza dotoretzen zuten gubilarekin. Goi-Paleolitotik gaur arte -ebakiduraren teknika erabilita- grabatugintzaren egiteko modu guztiak ikusteko aukera dugu. XV. mendean gure inguruan armak egiten hasi zirenean ere, arma -modu xumean bazen ere- dotoretu egiten zen. Soraluze, Eibar, Elgoibar, Ermua, Arrasate, Bergara... armagintzaren arroan 1779. urtetik hasita Dibujo Eskola zegoen, Real Compañía Guipuzcoana de Caracas-ek bultzatu eta sortutakoa.

Grabatugintzaren teknikek garatzerakoan bilakabide handia jaso izan badute ere, batik bat ebakiduraren sistemari dagokionez, artegilearen lanak ez du aldaketa handiegirik izan, orain ere, orduko hartan segitzen baitu beharra egiten: mailukadaka doa piezak dotoretzen, batzuetan urrea eta zilarra sartzen.

Gubilean egiten den grabatugintzaren oinarria hauxe da: gubila mailukarekin jo eta altzairuan edo beste edozein metaletan ebakidurak egiten joan. Batzuetan, ebakidura horiek sakonak izaten dira eta zulo edo hutsarte hori urrez edo zilarrez betetzen da. Horrek, piezari, ikusgarritasun handiagoa ematen dio.

  • ATAUJIA. Gubilarekin egindako erreia urrezko edo zilarrezko hariekin betetzen da. Beharra egiteko era hau jadanik ezaguna zen XVI. mendean.
  • NIELATUA. XV. mendekoa da. Gubilarekin egindako erreiak esmalte beltzarekin betetzen ziren. Horrela, dibujoa oso ondo ikusten zen zilarrean. Hiru sistema diferente daude nielatuan:
  • BOZELKETA. Metalezko plantxa mehe bat mailuz landu eta erliebeak ateratzean datza. Mailukaz jo ondoren handituak egiten zaizkio metalari; gero, gubilarekin edo eskuziriarekin lantzen da.
  • ZIZELKETA. Gubila, puntzoia eta bizarrak kentzeko zizela erabiltzen dira. Zizela da barruko bizarrak kentzen eta arbastatzen dituena, nahi den forma ematen duena.
  • EGURREAN. Kaxaginak izan ziren egur lanketari ekin ziotenak; baina gero beste gauza askotarako erabili zen. Erliebeak egurrean bertan lortzen dira; egin nahi den irudia egurrez hustuta.
  • AKUAFUERTEA. Urre gorrizko edo kobrezko plantxa baten gainean argizaria botatzen da eta hor egiten da nahi den dibujoa, gubilarekin argizarian ebakidurak eginez. Dibujoa amaitu ondoren, azido nitrikoan sartzen da eta horrek argizariaren azpian dagoen metala jan egiten du, ez ostera argizaria. Azkenik, uretan sartzen da azidoa kentzeko, eta, horren ondoren, argizaria berotu eta kendu egiten da. Horrela, grabatua eginda dago.
  • GRABATU KALKOGRAFIKOA. Sistema hau orain arte esandako teknika horietatik aldendu egiten da, ezen, erreminta berberak erabili arren eta metalarekin beharra egin arren, dibujoa paperean ateratzen baita. Turkuluan estutu eta inprimatu egiten da, paperera pasatu. Plantxan egindako dibujoa aldrebes ateratzen da.
  • GUBILA, GUBILEAN, BELTZERA. Teknika horietan metala jan egiten da azidoren batekin, azido nitrikoarekin, kloruro ferrikoarekin edo besteren batekin.
  • DAMASKINATUA. Burdina edo altzairua da lantzen dena; baina tenplatzeke, tenplatutako altzairuz egindako aihotzarekin, oso zorrotza. Burdinean edo altzairuan erreminta horrek egiten dituen ebakiduretan urrezko hari finak sartzen dira, gubilarekin. Eusebio Zuloagak asmatu zuen teknika hori eta Eibarrek berea duen grabatu-mota da.
  • GUBIL KOLPEZ. Metalari ebakidurak egiten zaizkio gubilarekin, eta gubila kolpatu egiten da mailuka txiki batekin, kolpe samurrak emanda. Batzuetan, marratzeko punta bat ere erabili izaten da grabatua egin baino lehen dibujoa markatzeko.
  • ESKUAIDEAN. Esku abila behar da eskuaidean lan egiteko, pultsuan erabiltzen baita gubila. Teknika horrek gubil kolpez egindako lanaren teknika eta ezaguera sakona behar du, izan ere, gubila arkatza balitz bezala erabili behar baita pieza gainean.
  • PUNTZOIAREN TEKNIKA. TROKELAK. Puntzoia pieza luzekina da eta muturrean figuraren bat, zenbakiren bat edo hizkiren bat izaten du. Mailukarekin sakatzerakoan metalean, puntzoiak duen dekorazioa inprimatuta geratzen da. Armari, zenbakia, marka edo armagin bakoitzaren puntzoia ipintzeko erabiltzen da. Zenefak dotoretzeko ere erabiltzen da.

Dokumentuaren akzioak