Arrain eta marisko ensaladia
EITTEKO BIHAR DANA.
Letxuga edarra; 1,5 kiloko zapua; 18 langostino; salsa rosa, 1 edo 2 pote; arrautza egosixa.
ZELAN EIÑ.
Zapua egosiko dogu gatzakin, okelia gogor, leuna, geratu arte. Gero hazurrak kenduko detseguz eta takuetan zatittutako okelia aluminiozko papelian batuko dogu. Honek zatixok ur epela eukiko daben lapiko baten sartuko dittugu, epel aguantatu deixen. Arraiñaren saldia gorde eingo dogu, hurrengo batian beste zeozer eitteko balioko dau-ta. Langostinuak be egosi eingo doguz, ta behin zurittu ostian epelian eukiko doguz. Letxugia ondo garbittu ta gero, julianan zatittu ta bandeja baten jarriko dogu. Zapua ta 12 langostino takuetan zatittutakuak letxugiakin nahastau ta saltsa arrosia be bai bota. Arrautza egosixa txiribixa einda botako detsagu gaiñetik, ta geratzen jakuen 6 langostinuak adornatzeko ipiñiko doguz ensalada gaiñian.
(Ospelak Elkartea).
Dokumentuaren akzioak