Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Arrautzak muturtxodun piparrekin

EITTEKO BIHAR DANA.

Kilo t’erdi pipar muturtxodun (pikillo be esaten jakue); 12 koillarakada olixo; berakatz buru bat; arrautzak.

ZELAN EIÑ.

Sartaiñean 12 koillarakada olixo eta berakatz burua zehe-zehe einda bota eta sutan ipintzen dogu. Berakatza gorritzen danian, piparrak gehitzen juaten jakoz pixka-pixkaka. Ondo eraiñ bihar da, harik-eta eiñan puruan sartaiñekua erdira-edo murriztu arte. Ondoren, dana lurrezko kazuela batera pasau eingo dogu eta sutan ipiñi. Piparron gaiñian arrautzak apurtzen dira. Bost minutu geruago, mahaira etaratzeko prest.

(Dardai Elkartea).

Dokumentuaren akzioak