Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bakaillaua pil-pil erara

EITTEKO BIHAR DANA.

Olixua; berakatza; bakaillaua; perejilla edo gindillia.

ZELAN EIÑ.

Olixua berakatzakin ipiñi sutan lurrezko kazuela batian. Berakatzak gorritzen diranian, olixotatik kentzen dira eta gerorako gordeko dittugu. Olixua hozten lagatzen da eta ixa hotza daguanian, bakillaua botako dogu. Azalak beti goruntz begira egon bihar dau. Kazuelia berotu ta atze-aurrera eraiñ bihar da 20 miñututan, xuabe hasieran ta tenperatura igotzen dan neurrixan, gogortsuau; ta gero  bardiña eitten da, buelta emonda, beste aldiakin. Behin gelatiniak urtetzen dabenian apur bat egosi biharra dago. Saltsia lodixa eta zurixa izan bihar da. Presentatzerakuan, azala behian dabela polittagua geratuko da. Gaiñian, lehengo berakatza ipiñi bihar jako ta perejilla edo gindillia, nahi moduan.

(La Perla Elkartea).

Dokumentuaren akzioak