Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Berakatz zopia (Beti jai)

EITTEKO BIHAR DANA.

Pare bat berakatz buru; pistolia, bat eta erdi edo bi; 500 gr urdai.

ZELAN EIÑ.

Berakatza egosten ipiñi uretan, zurittu ta garbittu ostian. Gero pistolia horrekin saldiorrekin busti. Berakatzak pure eiñ ta gaiñera bota. Zenbat ta denpora gehixago holan euki, orduan ta hobeto. Jateko ordua baiño 30 miñutu lehenago urdaixa txiki-txiki eingo dogu ta sartaiñian prijidu ostian, aparte laga. Horren koipia zopatara botako dogu (bi edo hiru koillarakara haundi), ta nahastau, ondo loditzen dala ikusi arte. Lurrezko kazuela laban sartu ta grillari emon. Pixkat gogortu arte, kostratxua urten arte-ero, eukiko dogu bertan. Azkenian urdai zatixak gaiñian bota.

(Beti-jai Elkartea).

Dokumentuaren akzioak