Berakatz zopia (Gazte-gogor)
EITTEKO BIHAR DANA.
Pistola ogixa; berakatzak; piparrak, gorrixak zein berdiak; arrautzak; orixua; urdaiazpikua; gindillia.
ZELAN EIÑ.
Lapiko batian ura, berakatzak ta pipar gorrixak zein berdiak ipiñi. Beste lapiko batian orixua, berakatzak ta urdaiazpikua zati-zati einda sartu bihar dira. Pistola ogixa be bertan zatittu ta sueztittu (rehogau) ein bihar da. Bigarren lapiko honetan ura bota ta soseguz eitten laga. Piparrei azala kendu ta gero, barrukua gaiñian bota. Gindillarik badago, hobeto. Prest daguanian, arrautzak hartu ta gorringua kendu. Zuringua nahastatu ta gorringua gaiñian ipiñi, bihar dan moduan ein arte. Errezeta honek ez daka iñungo misterixorik, baina kontuz ibilli, Gazte Gogorrekuak ez dabe perejillik botatzeko esan-ta.
(Gazte-gogor Elkartea).
Dokumentuaren akzioak