Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Biribilla saltsan

EITTEKO BIHAR DANA.

Biribilla edo redondua; zanahorixak; kipulia; pipar berdiak; txanpiñoiak; idarrak; gatza.

ZELAN EIÑ.

Berdura askokin jartzen dogu kazuela batian: zanahorixak, kipulia eta pipar berdiak bai, gitxienez. Pare bat ordu eukiko dittugu, ia eitten diran. Gero, hoztutzen lagako dogu dana, hurrengo egunerarte. Tajadak eitten dira eta berduria txinotik pasako dogu. Bi ordu eukitzen da, su motel-motelian, ondo ein deilla. Saltsia eitteko, koñaka kopa bat botako detsagu eta baitta filetietan zatittutako txanpiñoi batzuk, sartagiñian pasauta, eta idarrak. Gero gatza, bakotxaren gustura.

(Zatarrak Elkartea).

Dokumentuaren akzioak