Erbixa saltsan
EITTEKO BIHAR DANA.
2 erbi, biña kilokuak; litro erdi ardau baltz; 10 berakatz; 500 gramo tomate; kilo bat kipula; 15 koillarakada olixo.
ZELAN EIÑ.
Erbixak zati handixetan ebai. Buruak eta gibelak erdibittu. Ipiñi dana ontzixan eta gatza, 10 berakatz zehetuta, eta ardaua gehittu. Eraiñ ondo eta egun bittan adoboan euki. Hurrengo egunian berriro ondo eraiñ. Beste ontzi bat sutan ipiñi eta 15 koillarakada olixo, eta ondo zehetutako kilo erdi kipula eta 500 gramo zanahorixa bota. Kipulia gorritzen danian, 500 gramo tomate eta erbixa dagoen ontziko ardaua gehittu. Egosten 15 miñututan euki eta gero, pasapurean eixo eta erbixa dagoen tarterara bota. Oiñ honek danak irakiñ eiñ bihar dau, baiña astiro-astiro. Sikatzen bada, bota ura. Erbixa samur-samurra daguanian, etara mahaira.
(Edozer Elkartea)
Dokumentuaren akzioak