Erreboillu zopia
EITTEKO BIHAR DANA.
Erreboillua, 750 gramo; kilo erdi tomate heldu; 300 gramo patata; zanahorixak; kipulia; 250 gramo leka; 3 porru, 2 dezilitro; 3 koillarakada tomate prijidu; moldeko ogixa, 3 txirrindola; gatza.
ZELAN EIÑ.
Tomatiak, patatak, zanahorixak, kipulak, porruak eta berakatz atal bat zurittu eta zatittu. Lekak garbittu eta zehetu. Kazuela sakon bat su bizixan ipiñi litro bi urakin. Bor-bor hasten danian, berdurak ta dezilitro bat orixo gehittu. Laga eitten hiru ordu laren su ertaiñean. Ondoren, pasapurean pasau ta iragazi. Hori purea berdurak eiñ diran kazuelan ipiñi. Geratzen den orixuakin ipiñi sartaiña sutan. Gorritzen danian, bota purea daguan kazuelara. Bixen bittartian, erreboillua garbittu eta azala ta hazurrak kendu. Zati txikittan ebai. Moldeko ogixa birrindu. Honek danok eta tomate prijidua kazuelara bota. Ipiñi su ertaiñean eta bor-bor hasten danetik 15 bat minutuan laga eitten. Puregailluan pasau eta bero-bero etara mahaira.
(Estrella Elkartea).
Dokumentuaren akzioak