Itsas-zapu erria
EITTEKO BIHAR DANA.
Itsasapuaren buztana, 3 kilo; mantekillia, 250 gr.; oliba orixua, litro laren; berakatz burua; ardau zurixa, litro laren; limoi bat; perejilla; sagar biñagria; ‘Negrita’ rona kopa bat; gatza; langostinuak, kilo laren.
ZELAN EIÑ.
Itsasapuaren buztana lotzen da eta brasa gaiñian ipintzen, ordu t’erdi batian, bueltak emonez eta mantekillia, orixua, berakatzak, ardau zurixa, limoia, perejilla eta sagarraren binagriakin eindako aliñuarekin untatuz noizihan behiñ. Einda daguanian, tartera batera etara eta loturia soltau eta zabaldu, refritua gaiñetik botatzeko. Hau refrituau berakatzakin, zatittutako langostinuakin, perejillakin eta ron ‘Negrita’kin eitten da eta guztia sutan ein bihar da.
(Sasipe Elkartea).
Dokumentuaren akzioak