Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Itxulanbru nahaskixa

EITTEKO BIHAR DANA.

Berenjena haundi bat; urdaiazpiko serranua, 100 gramo; 50 gramo mantekilla; olixua; perejil pikaua; kipula bat; 12 arrautza; baso erdi ardau zuri.

ZELAN EIÑ.

Kipulia zehe-zehe egai eta su motelian ipiñi sartain baten olixuakin. Berenjenia zurittu eta patata-tortillia eitteko balitz moruan ebai. Kipulia gorritzen danian, berenjenia eta urdaiazpiko zatittua gehittu bihar da. Hamar bat minutuan eraitten euki  ta ardau zurixa gehittu. Gatza eiñ eta beste hamar minutuan euki. Sobratzen dan olixua kendu eta mantekillia gehittu. Urtzen danian, ondo iribixautako arrautzak bota. Ondo eraiñ, harik-eta einda daguan arte. Nahaskixak urtsu samarra egon bihar dau. Mahaira etaratzeko, perejilla gaiñetik bota ta albuan ‘Bimbo’ ogi zatixak ipiñi.

(Itxulanbru Elkartea).

Dokumentuaren akzioak