Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Karrilleria eta txahal buztan gisatua

EITTEKO BIHAR DANA.

4 kilo karrillera; txahal buztan bi; kilo bat kipula; 500 gramo zanahorixa; 500 gramo idar; 8 koillarakada ‘Tio Pepe’; kilo bat tomate; 6 koillarakada urun; 3 kilo patata.

ZELAN EIÑ.

Ur litro bi sutan ipiñi. Irakitten dabenian, kilo bat tomate gehittu. Bi minutura-edo etara tomatiak, ur hotzetan freskau eta azala kendu. Zehe-zehe ebai. Sartaiña sutan ipiñi 3 koillarakada orixokin eta ondo zehetutako 3 kipulakin. Gorritzen danian, tomatia gehittu eta euki 15 minutu irakitten. Karrillerak eta buztanak erdibittu. Sartaiñ baten orixo mordua ipiñi eta okela zatixak prijidu. Tartera batera pasau. Beste sartaiñ baten 10 koillarakada orixo ipiñi. Kilo bat kipula zehe-zehe gehittu. Gorritzen danian, 6 koillarakada urun bota. Tomatia eta 8 koillarakada ‘Tio Pepe’ gehittu. Hau dana okelia daguan tarterara bota. Saltsia gitxitzen danian, 500 gr. zanahorixa eta idar gehittu. Leku freskura etara. Biharamonian patatak ipiñi, mahaira etara baino orduerdi lehenago.

(Txirikil Elkartea).

Dokumentuaren akzioak