Konejua, okelia eta buztana gisauta
EITTEKO BIHAR DANA.
Bi koneju zatittuta, kilo erdi gisatzeko okelia zatittuta, buztan bat zatittuta, lau kipula, oliba olixua, porru txortia, sei zanahorixa, illarrak, berakatzak eta hiriña, ardo zurixa, ‘Avecrem’ pastilla bat eta patatak kilo erdi.
ZELAN EIÑ.
Zartakiñian olixua eta berakatzak ipintzen dira berotzen. Bittartian, konejua hiriñetan pasatzen da eta olixua berua dauanian bertara botatzen da, gorrittu arte. Etara eta laga… gauza bera eitten dogu okeliakin eta buztanakin. Saltsia eitteko, lehengo olixua aprobetxatzen da eta bertara botatzen dira zatitttua kipulia, porrua eta zanahorixa batzuk. Dana gorrittuta eta biguiña dogunian, puregaillutik pasatzen da eta frijittutako okela, buztana eta konejuei nahasten jako lurrezko kazuelan, ardau zuriko botilla batekin. Su motelian ipintzen da ondo eiñ arte eta kontuz pegau ez daiñ; bestela, ura bota. 25 bat miñutu falta diranian patatak, beste zanahorixak eta illarrak gehitzen jakoz. Bezperan eitten bada hobeto irtetzen da eta orduan hurrengo egunian botatzen jakoz patata, zanahorixa eta illarrak, ‘Avecrem’ eta gatzarekin batera.
(Buztarri Elkartea)
Dokumentuaren akzioak