Lakon erria
EITTEKO BIHAR DANA.
Txarrixaren pernilla; porruak; zanahorixak; saldia eitteko hazurrak; ‘Starlux’a; zankarroia; ardau zurixa.
ZELAN EIÑ.
Porrua, zanahorixak, ollua –hau, badau-, zankarroia eta hezurrakin, danakin, saldia eitten da. Pernilla bandejian ipiñi, orixo pixkatekin untau eta berakatz gordiña rodajetan moztutakoa, gaiñetik ipintzen jako. Ordu pare bat euki bihar da labian su “altuan”, eta saldia askotan bota bihar jako gaiñetik. Ordu eta laren daroianian, bueltia emoten jako eta ordu bi betetzen diranian jaitsi eitten da labiaren tenperaturia. Ardo zurixa kantidadian gehitzen jako eta 15 miñututan gitxitzen juan deiñ laga ta gero, barriro bueltia emon bihar detsagu. Hamabost miñutu pasatutakuan, binagria bota ondo eta saltsiakin ondo nahastu, zerbidu arte. Zerbitzeko, lontxetan zatittu eta saltsa pixka bat gehittu platu bakotxari. Laguntzeko, sagarrekin eindako puria prestau leike.
(Zatixa Elkartea).
Dokumentuaren akzioak