Legatz betia
EITTEKO BIHAR DANA.
4 kilo inguruko legatza; 2 arrautza egosixak; idarrak, 200gramo; york urdaiazpikua, ehun gramo edo; serrano urdaiazpikua pikauta; ganbak, 200 bat gramo; mantekillia tiretan.
ZELAN EIÑ.
Legatza zabaldu eta erdiko hazurra kentzen jako eta zabaldutakuan azala kendutako ganbekin, urdaiazpikuarekin –york eta serranua, bixak-, arrautza egosixarekin eta mantekilliarekin betetzen da. Azken hau tiretan ipintzen da eta bere helburua da mamitsuagua irtetzia. Dana hilo-baliakin lotzen da. Azpixan tomate fin-fiñarekin edo kipuliakin eindako fondua ipintzen jako, olixo pixka batekin eta laban sartzen da. Saltsia berak botako dau. Zerbidu baiño lehen zatittu eitten da eta mahaira etaratzerakuan bere juguakin edo berakatzakin eindako refrituaz jan leike. Labia berrehun gradutara ipiñi ezkero, ordu erdixakin nahikua da.
(Amaña Elkartea).
Dokumentuaren akzioak