Legatza saltsan
EITTEKO BIHAR DANA.
4 tajada legatzanak; almejak; oliba orixua; berakatza; uruna; gatza; perejilla.
ZELAN EIÑ.
Kazuela batian berakatza ipintzen da orixuakin, su motelian, eta bertan eukitzen da kolore pixkat hartu arte. Almejak be orixotan jartzen dira eta zabaltzen diranian etara ein bihar dira. Gero, kazuelia sutatik kentzen da eta orixua epeltzen lagatzen da. Legatza urunetan pasatzen da eta kazuelan ipiñita, gaiñetik be urun pixkat gehixago bota. Mobidu eitten da pixkat, saltsia eitteko. Ikusten bada salda gitxittu ein dala, ur gehixago bota leike edo arrain-saldia, euki ezkero. Gero botatzen dira lehenago zabaldu dittugun almejak eta, azkenian, perejil freskua. 20 miñututan einda dago.
(Krabeliñ Elkartea).
Dokumentuaren akzioak