Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Muturtxodun pipar betiak

EITTEKO BIHAR DANA.

Pipar muturtxodunak (pikillokuak); okelia; arrautz egosixak; york urdaiazpikua; kipulia; berakatza; perejilla.

ZELAN EIÑ.

Arrautz egosixa eta york urdaiazpikua zati txiki-txikixetan mozten doguz eta pipar muturtxodunak betetzen juaten gara zati hauekin. Bete ta gero, arrautzeztatu edo rebozau eitten dittugu eta frijitzen ipiñi. Berduriekin (kipulia, berakatzak, perejilla eta abar) saltsa espaiñolaren antzerakua eitten lagatzen da. Beste kazuela baten saldia egingo dogu okeliakin; hau egosi eta eiñ arte itxoitten da. Gutxi gorabehera ordu t’erditik bi ordura eramaten dau janari hau prestatziak, “hori bai, laguntzakin gitxiago”.

(Aterpe Elkartea).

Dokumentuaren akzioak