Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Oillasko-heguak yogurrakin

EITTEKO BIHAR DANA.

Oillaskuaren bi hego; maionesaren bote txikixa; yogurra; nata urtua; limoia; perejilla; piparhauts baltza.

ZELAN EIÑ.

Heguak egosi ein bihar dira, ur gazitan sartuta. Gero lagatzen dira denpora batian hoztutzen. Tajada oso mehe-mehiak ein bihar dira eta tartera batian ipintzen dira. Maionesia yogur pote batekin nahasten da eta, ondoren, nata urtua bota bihar da, lijeruaua ero lodixagua, bakotxari gustatzen jakon moduan. Ta gero, baitta limoiaren zukua. Aurreko guztia heguei botatzen jakue gaiñetik. Goittik perejilla bota eta baitta piparhauts baltza. Udarako aproposa dan platua dakagu horrela einda.

(Unzaga Elkartea).

Dokumentuaren akzioak