Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Olla podrida

EITTEKO BIHAR DANA.

Txarri-hankak; sahieskixa; txarri belarrixak; hirugixarra (tozinetia); baba gorrixak; odolostia; txorizua.

ZELAN EIÑ.

Lehelengo txarriki guztia (hankak, sahieskixa, belarrixak ta tozinetia) ordubetian eduki kazuelan eitten. Dana batera. Beste alde batetik babak txorizuakin ein bihar dira. Ordubetian egosten laga. Txarrikixa ta babak nahastau bihar dira. Mahaira erretirau baiño miñutu batzuk lehenago odolostia bota bertara. Odolostia lehenagotik beste lapiko baten egostia komeni da, koipe gitxiago eukitzeko.

(Centro Burgalés Elkartea).

Dokumentuaren akzioak