"Ondo nai" tartia
EITTEKO BIHAR DANA.
Flana: 4 arrautza; 3 gorringo; esnia, ¾ litro; 120 gr. azukre. Nata harrotua: litro erdi nata likidua; azukria, 50 gr. Bizkotxua: 300 gr. azukre; 300 gr. urun; yogur naturala; legamia, sobre bat; 3 arrautza.
ZELAN EIÑ.
Flana: moldian eiñ. Azukriakin karamelua eiñ eta hozten laga. Kazo baten esnia kaneliakin bota ta sutan ipiñi, irakiñ barik. Hozten danian, 4 koillarakada azukre bota eta moldian ipiñi. Laban 120ºtan 20 minutu. Nata harrotua: azukria natiari bota eta ondo iribixau. Ondo harrotuta geratu deilla, baiña mantekilla eiñ barik. Hau natiau flanari gaiñian ipiñi. Bizkotxua: arrautzak eta azukria ondo iribixau ontzixa baiñu marian daguala. Masia einda daguanian, sutatik kendu eta mantekilla urtua eta yogurra gehittu. Honeri danori uruna bota. Moldia mantekilliakin igurtzi eta laban sartu (180º, 45 minutu). Hoztuta daguanian, bizkotxua erdittik ebai. Erdi bat erabilliko dogu: karameluakiñ eta kopa bat paittarrakiñ busti (mozkortu). Tartia: flanaren eta nata harrotuaren gaiñian bizkotxua ipiñi.
(Ondo-nai Elkartea).
Dokumentuaren akzioak