Sagar erriak arakatz-mermeladiakin
EITTEKO BIHAR DANA.
4 sagar; azukre kutxarada bat sagar bakoitzeko; 100 gramo mantekilla; arakatz-mermeladia (sagar bakotxeko kutxarada bat); natillak; kiwi bat (nahi bada).
ZELAN EIÑ.
Sagarrari bihotza kentzen jako eta goikaldea moztu eitten da. Ondoren, bihotza mantekilliaz betetzen da (mantekilla asko erabilli bihar da), gaiñera azukre kutxarada bat botatzen jako eta ur pixkat be bai (gero, labara sartzian, karamelu bihurtzeko). Ondoren, bandeja batian labara sartzen dira sagarrak 20 miñutuan, su erdixan, eta gero etara eitten dira, eta mermelada koillarakada bat botatzen jako sagar bakoitzari gaiñetik. Platerera etara eta azpixan natillia jartzen da; nahi izanez gero, sagarra, kiwi zati batekin ere adornatu daiteke.
(Jatunak Elkartea).
Dokumentuaren akzioak