Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Errepublikaren aldarrikapena Eibarren

Hauteskundeak. 1931ko apirilaren 12an bertan, gaueko 10:00etatik, gazteentzat errepublika aldarrikatuta zegoen. Astelena frontoian, dantzaldia "Romeral" bandarekin. Aldarrikapenaren inguruan interpretazio desberdina. Alejandro Telleria zen alkate. Timoteo Zubiateren jarrera. Arratsaldera arte estu eta larri ibili ziren. Egiaztapena iritsi zenean, manifestazio handia.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Egin zanian botaziñua, 1931an, hillaren 12xan egin zan, ba Espaiñiak, herri haundixak, kapital haundixak, botau zeben replublikanua. Herri txikixak eta zerok, ez. Eta botaziñuan ez zan izan maioritarixua republikanua, ez. Mobimiento maioritarixua zan monarkikua, gitxigaittik e! Zientu bat millagaittik edo izan zan diferentzia. Baiña ez giñazen izan maiorixia. Hor etorri zan berba bat Azañak esan zebana: “Los votos de los Burgos podridos”; hor herri txikixogaittik, eske ez hor jauntxuak agintzen zeben eta han ez zan etorri Republikarik, baiña beste herri guztietan danian. Kapitaletan, uste dot, Vallalodid izan zala uste dot, ez zebana republikano bota, baiña beste guztiak bota zeben behintzat, edo gehixenak. Eta Eibarren abrillian, bertan egunian, 12xan, hamarrak ingurutik geuretako gaztiondako Republikia eginda zeguan. Casa del Pueblotik gazte mordo batek urten genduan, juan giñazen Fronton Astelenara baile bat zeguan han eta geldittu genduan. Eta han banda txiki bat zeguan, Romerala, eta hari esan zetsagun: “Bueno, oiñ Republikanuen zera jo” . Han kantau genduzen Internazionala, Primero de Mayua, Marsellesia eta, en fin, holako kantu mordo bat egin genduzen eta “Viva la República”-k eta esan genduzen eta laga egin genduan hori bailiori aurrera segitzen. Baiña orduan gu, gaztiok , hartuta zekagun ustia Republikan sartuta geuazela.
- Bai, bai, bai, oraindik emaitza jakin gabe.
- Astelehenian ezer be ez zan pasau hemen. Eta bildurretan danok: “Ene, Republikia etara juagu eta ez jagok Republikarik”. Bueno. Orduan egon zan errekau bat, Donostiatik Bilbora juaten zan arraintzaille bat —bueno transportista bat, arraiña eruaten zebana—, errekaua emon zetsen hari. Horri errekauori zelan izan zan ez dakigu eta interpretaziño bi dagoz. Bat: Manolo Andres —gero gobernadore izan zana eta hil zebena faxistak— eta beste Doctor Vago —ez jata… Doctor Vago— , hárek asmau ete zeben zeozer makiaveliko bat, Eibar bota aurretik eta gero Republikia, aber zer pasatzen dan. Eta bestetik, eta hau Toribio Etxebarriak idatzitta dauka eta nere hizketan be esanda dauka: hartu zebanak errekau hori pixkat burua juan jakola, ez zebala ondo hartuko errekaua Republikia proklamatzeko esaterik; zeozer preparatzeko bai, baiña proklamatzekorik ez zebala pentsatzen berak. Ba hori errekauori etorri zanian, Toyos izan bihar zan hartu zebana. Indalecio Prietok beraren idatzi batzuetan pentsatzen dot [esaten dabela] haixe, Toyos, izango dala errekauori hartu zebana. Bueno, edozein modutan be ha juan zan republikanuen billa eta juntau egin ziran, Aiuntamientora. Eta deittu zetsen kontzejal guztieri, republikano eta sozialisteri: hamasei ziran. O sea ke, hamazazpi ziran konzejalak eta hamasei, republikanuak eta sozialistak, erdibittuta. Bueno, hamazazpigarrena Juan Errastittarra zan, nazionalistia izan zan hamazazpigarrena. Bueno. Hórrek juntau ziran aiuntamientuan eta han egin zeben euren hizketaldi bat eta pentsau zeben Republika… “Esan deste neri harek esango zeban Republikia proklamatzeko hemen”. Eta esan zeben… Bueno, lehelengotik egin zan Aiuntamientua, nombrau zeben alkatia, Alejandro Telleria, banderiori ipiñi zeben goixeko zazpirak edo seirak inguruan, seiretatik zazpiretara bittartian. Eta gobernadoriagaz be hitz batzuek egin zittuen. Gobernadoriak, amenazatzen: “Ez egitteko halakorik, kastigo galanta etorriko dala Eibarrera” eta zerian. Eta hau garbi esanda dauka Timoteo Zubiatek, orduandik ondiñok alkate zanak, bertan zeguan eta. Beragaz eukin neban hizketaldi bat honen asuntuaren gaiñian eta esan zestan halantxik eta halantxik, gobernadoriak ze amenaza eukin zittuan. Eta zelan esan zetsazen bai berak eta bai bestiak Eibarren ez dala ezer be pasauko, dana ondo doiala, hamen ez dagola alteraziñorik. Baiña jakin genduan guardia zibil batzuek kanpotik etorri zirala. Baiña indarrik, ostian, ejerzitorik, holakorik ez zan etorri. Seiretan… seiretatik zazpiretara proklamau zan Republikiori, orduak pasau, orduak etorri, telefonua alde batetik, telefonua bestetik, alde batera deittu, bestera deittu, danian “ez”, “ez”, “ez”. Dana ezetza zan.
- Eibar bakarrik zegoen.
- Eibar bakarrik! Baiña hamen punto bat esango dot. Egon zan herri txiki bat —ez dakit Ciudad Realekua— , han zeguan generala Segundo Garcia eta hárek be orduantxe egunian proklamau zeban Republikia eta harek be Ciudad Privilegiada moduan dauka titulua. Bueno. Ba orduak pasau eta arrasaldia be agertu zan eta “danian ezetza dago”eta ez bakarrik aiuntamientoko jentiak, kalian geuazenak be hamentxe geunkazen” (hau esatean, atzamarrak eztarrian jarri ditu Candidok).
- Estu eta larri.
- Bildurtuta. “Zer egin bihar dok hamen?”. Eta badakitt esandakua: konzejalak ze modutan pentsatzen zeguazen iges egittia be estranjerora. Baiña aillegau ziran lauretatik bostak bittartian, Madridek proklamau zebala Republikia, Barzelonak proklamau zebala Republikia… eta “Eibarrek proklamau dau Republikia!” Kalera! Manifestaziño galanta egin genduan, gero afari batzuek egon ziran eta gau guztia dantzan pasau genduan eta egun alegre bat izan da, egun eder bat; udabarriko egun bat, eguzkitsua, ederra, geure bihotzian zeukagun moduan kanpoko eguzkixa… Halantxik pasau zan hori egunori, bildur baten, baiña gero poz baten.

Dokumentuaren akzioak