EibarLAB’s: zapatuan, hilak 20, Gabon giroko tailer teknologikoak udaletxeko patioan.

2014/12/18
Zapatu honetan, goiz osoan (09-00-14:00), hiritarrek teknologia berrietara hurbildu eta Gabon giroaz gozatzeko aukera izango dute Udaletxeko patioan bertan. Tailerretan parte hartzeko izen-ematea e-mail bidez eibarlabs@gmail.com helbidean egin behar da

Zortzi tailer izango dira goizean zehar, eta helburu nagusia, tailer praktiko eta jostagarri horiei esker, jendea teknologia berrietara gerturatzean datza. Aurrenak, Arquimaña taldeak, tailer bitan, mundu txiki elurtu bat sartu nahi du kristalezko bola batean fabrikazio digitaleko erremintekin. Paola Quimerans artistak teknologia berrietara hurbildu nahi du ehungintza eta oinarrizko elektronika ikasi hurrengo tailer bietan.

Hirugarrena, Mar Delgado izango da. Tailer bi antolatuko ditu, bata 5 urtetik 10 urte bitarteko umeendako, eta bigarrena 11tik 16 urte bitarteko gazteentzat. Paperezko robotak izango dituzte txikienek; Gabonetako arbola animatu bat nagusiagoek.

Azkenik, Jose Antonio Llorente dinamizatzaile kulturalak eguneroko objektuak jolasteko objektu bilakatuko ditu: fruta-piano batetik hasi eta bideojoko bat egin arte. Horretarako, tailer bi izango dira, edade guztietarakoak.

Egunean zehar ikasi, sortu eta landu den guztia mural handi batean islatuko da.

Ikusi dosierra

Dokumentuaren akzioak