Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Urkiko gurutzea

Urkiko auzoan dagoen gurutzea da. Agirietan lehenengo aldiz 1494. urtean aipatzen den gurutze hori Eibarren geratzen den bakarra da. Antzina hiru ziren zeudenak: Ibarrakoa (Ibarkurutzean, Gipuzkoa aldeko sarreran), Ulsagakoa (Bizkaia aldeko sarreran) eta Urkikoa, azken hori Elgetarako bide bazterrean.

Urkiko gurutzeaUrkikurutzekoa baserria eta atariko gurutzea. Asier Sarasua, 2002

Gaur egun Urkikoa da geratzen den bakarra. Urkikurutzekoa baserriaren atarian egon da orain gutxira arte. Azken urteotan, baserria bota eta etxebizitzak egin dira auzoan. Gurutzea aldi baterako kendu zen eta etxe berrien artean kokatu da berriro. 

Urkiko gurutzea berrituta

Dokumentuaren akzioak