1.- Irteera: Untzaga-Arrajola

ib2001.jpg Eibartik irten eta Arrajolarantz joko dugu zuzenean, nahi bada Miraflorestik, nahi bada zuzenean Legarretik edo Arrateko bidetik. Leku ederra Arrajola, eibartar guztioi gaztetako ipuinak gogora ekartzen dizkigunak, haxe izan baita eibartar askoren jolas-leku. Herritik bertan, Udaletxea eta Untzaga pare-parean ditugula, hain urrun sentiaraziko gaituen paraje eguzkitsu eta paketsua. Zelai zabal lau gutxi dago Eibarren, eta horietako bat Arrajolakoa, izen bereko baserri dotorearen etxaurrean. Eta baserriari keriza eta babesa emanez, aldamenean, Eibar inguruko arterik handi eta mardulena, hainbat lagunen artean oratu ezinezko zuhaitz zoragarria.

 

Argazkia: Arrajolako zelaia eta baserria, 2001 (Asier Sarasua).

 

Dokumentuaren akzioak