Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

3.- Artadiak Eibarren

Argazkia: artadia Eibar inguruan, 1998 (Asier Sarasua).

Arteak leku berezia izan du gure baserrietan. Haritz-pagoen familiakoa (Fagaceae) izanik ere, ez du sekula orririk galtzen, eta urte guztian zehar ikusiko dugu berde eta zabal. Horregatik, baserri alboetan askotan ikusiko dugu arteren bat, udan itzala emateko eta neguan babesa. Ikusgarria lehenago aipatu dugu Arrajolan bertan dagoen arte izugarria, eta aipatzekoa, era berean, Urkorako bidearen barrenean dagoen artadi txikia. Eibar ez da arte-lekua, baina badira artadi ederrak izateko ezaugarri aproposak diren ingurune bi (lur egokia, paraje eguzkitsua...). Bata Orbe-Lezeta ingurua da (Gorosta Ballean), eta hantxe ezagutu dugu orain urte batzuk arte Eibarko artadirik handiena. Gaur egun banaka batzuk besterik ez dira geratzen, gehientsuenak Azitaingo industrialdea egiteko bota zirelako. Beste ingurunea Arrajola gaineko aldea da, inguru harritsu eta eguzkitsua, artearen gustukoa. Urtetik urtera gutxiago dauden arren, oraindik geratzen dira baten batzuk Arrajolan bertan, eta beste artadi txiki baina polit bat, Urko barrenean, Abanzabalegi baserrien eta errekaren artean.

Argazkia: artadia Eibar inguruan, 1998 (Asier Sarasua).

 

 

 

Dokumentuaren akzioak