Bilatu
Candido eta erlijioa
Umetan eta gaztetan elizara joaten zen, baina ez zen eliztarra sentitzen.
Media:
Bideoak
Politika eta erlijioa gerra ostean
Pakita Abendibar Areitiourtena
Gerra ostean, politika eta erlijioaren arteko banaketa hutsaren hurrengoa zen. Prozesioetan, adibidez, eskua altxa beharra izaten zuten. Isunik ere jaso zuten arau haiek ez betetzearen ondorioz. Gerra aurretik ospatzen ziren jaiak oso bestelakoak ...
Lauaxeta eta erlijioa
Lauaxeta eta erlijioa. Apaiz ikasketak egiten hasi zen, baina utzi egin zuen bide hori. Hala ere, beti izan zuen erlijioarekiko sentimendu sakona. Julio berriz, eliza katolikoaren hierarkiarekin kritikoa izaten hasita zegoen. Abertzaletasun sendoko ...
Eibar, "demonixuen herrixa"
Eibarko herriak izen txarra zuen inguruko herrietan; "demonixuen herrixa" zela uste zuten. Erlijioa eta Eibar (sozialismoa, eliza, hileta zibilak...). Oñatitik neskame etorritako neska batzuk kongregaziotik bota zituzten Eibarrera etortzeagatik.
Media:
Bideoak
Entierro zibilak Eibarren
Eibar eta erlijioa. Entierro zibilak ez zeuden oso ongi ikusita garai batean.
Media:
Bideoak
Erlijioa Eibarren
Erlijioa Eibarren. Emakume gehienak elizatarrak; gizon batzuk, sozialistak eta ateoak. Eibartar asko, nahiz eta sozialistak izan, mezatara joaten ziren.
Media:
Bideoak
Etnia desberdinak
Quechuak merkatariak eta Aimarak nomadak direla azaltzen du Rosak. Aimarak langileagoak omen dira eta etxe desberdinak egiten dituzte, adibidez. Aimarak altiplanokoak dira, Bolivia ingurukoak. Bi etnien artean ez dute sinpatia handirik. Kultura eta ...
Media:
Bideoak
Felix Bergara abadea ez zen denen gustukoa
Azitaingo parrokiako eliztar batzuek ez zuten begi onez ikusten Felix Bergarak bere sermoietan erlijioa eta politika uztartzea. Bere sermoiak beti uneko egoerarekin lotzen zituen (politika, gatazka, miseria...). Dirudunen aberastasunarekin oso ...
Media:
Bideoak
Erlijioa eta pentsamendu politikoa
Oso erlijiosoak ziren Etxebarria -Aranzabal senar-emazteak. Bere lehengusu Toribio Etxebarria, Eibarko sozialista ezaguna baino eskuindarragoa zen Blas. Garai hartan, erlijioak eragin handia zuen ideologia politikoari zegokionean.
Media:
Bideoak
Dokumentuaren akzioak