Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bilatu

Aspaldiko ezkonsari bateko oihala gordeta

Doroteo Urkia Lasuen Maria Luisa Zuloaga Garitaonandia

Maria Luisak San Blas opilak amaren arreoko oihal batean batuta eramaten ditu bedeinkatzera. Oihala erakusten du. Umetan euren etxean ez zen San Blasik egiten eta gerora ikasi zuen jatekoa prestatzen eta San Blasak egiten. Oso sukaldari ona da.

Arrateko jaietan

Juana Arrieta Leceta Marina Basterra Iturbe Dolores Tolosa Lariz

Arrateko jaietan familian ibiltzen ziren. Familia osoa joaten zen jatekoa hartuta. Kanpotik ere jende asko joaten zen. Nagusiagotan lagunekin egoten ziren eta erroskillak jateko ohitura zuten.
Media: Bideoak

Kartzelako bizimodua

Candido Eguren Zabarte

Iruñeako kartzelako bizimoduaren berri ematen du. Otordua zelakoa zen kontatzen du. Arropak etxera bidaltzen zituzten garbitzeko eta jatekoa ere ekartzen zieten. Hamabi-hamalau lagun ziren zeldan eta jasotako janaria elkarbanatu egiten zuten.
Media: Bideoak

Oilar-borrokak Eibarren; Gabonetako kontuak: jatekoa

Candido Eguren Zabarte

Bolatokian, oilar-borrokak egiten ziren jai egunetan. Garai batean zaletasun handia egon zen Eibarren. Diru asko jokatzen zela uste du. Eibartar askok sail txikietan oilarrak hazten zituzten. Indi-oilarrak kanpotik ekartzen zituzten; Gabonetan etxe ...
Media: Bideoak

Jatekoa nola gorde

Vicente Areta Lezeta

Jatekoa gordetzeko ez zegoen frigorifikorik. Kontserbatzeko, gatza ematen zitzaion gauza askori; gari-artean eta oliotan ere ondo mantentzen ziren beste jateko batzuk.

Kartzelako bizimodua

Aurora Bascaran Martínez

1934ko iraultzaren ondoren Benigno Baskaran kartzelan egon zen eta alabari kontaturikoa azaltzen du. Kartzelan eibartarren artean kooperatiba antzekoa sortu eta jatekoa denen artean banatzen omen zuten. Kartzelan lasai egon zirela eta lagunartean ...
Media: Bideoak

Auzolana eta jaiak baserrietan

Juana Josefa Loyola Vergara

Lehenago gaztainadi ugari zegoen eta gaztainak batzeko auzolana egiten zuten, eta ondoren, jaia. Garia behealdean goizago heltzen zen, eta beste leku batzuetatik gerturatzen ziren laguntzera beraienera. Jatekoa prestatzen zieten denei. Ondoren, ...
Media: Bideoak

Arrate eguna: asto gainean jatekoa eraman eta egun pasa bertan

Julian Zabaleta Barrenetxea

Arrate eguna: asto gainean jatekoa eraman eta egun pasa bertan
Media: Bideoak

Gerra ostean goserik ez

Miren Lorea Lasa Aranburu Lorenzo Zabala Suinaga

Gerra ostean gosea zegoen baina Lorearen etxean zapata-denda zutenez, ez zuten goserik pasa. Lorenzoren kasuan, amak baserria zuen eta bertatik ekartzen zuten jatekoa.
Media: Bideoak

Hileta ezberdinak, hildakoaren aberastasunaren arabera

Jesusa Aranzeta Gisasola

Hildakoaren baserrian gaubeilak egiten ziren eta jatekoa ematen zen eta ondrak egiten ziren hildakoaren alde. Hiletak ezberdinak izaten ziren baserriak dirua bazeukan edo ez. Hileta aberatsetan apaiz gehiago egoten ziren elizkizunean eta abestiak ...

Dokumentuaren akzioak