Bilatu
Lehenengo sozialista eibartarren borrokak
Aurora Bascaran Martínez Concepción Martínez Fuldain
Aquilino zelakoa zen. Lehenengo sozialisten burrukak-nahiak zeintzuk izan ziren: 3/8 orduak; kultur-zaletasuna zabaltzea, etab. "Centro Obrero"an lehenengo, "Casa del Pueblo"an geroago, lan asko egiten zuten. Internazionalistak ziren. ...
Media:
Bideoak
Errepublikaren aldarrikapena Eibarren
Odol tanta bat ere isuri gabe aldarrikatu zen Errepublika Eibarren. Apirilaren 12an hartutako erabakien artean, kaleetan zaintzaileak jartzea izan zen bat. Eguna luze joan zen, arratsaldeko 16:00etan Madriletik eta Bartzelonatik baieztapena jaso ...
Eibartik Bartzelonara, aldaketa handia
Miguel Angel Lazpita Barrenetxea
Eibartik Bartzelonarako aldaketa oso handia izan zen. Bartzelona oso irekia zen, harreman oso estuak egin zituen, kultur-mundua itzela zen...
Media:
Bideoak
AYA: krisia eta lantegiaren salmenta
Maria Luisa Aranzabal Bustinduy
80. hamarkadan krisia heldu zenean, Agustin Aranzabalek lantegia galtzen zuela ikusten zuen eta gaizki pasatu zuen. Bere senarrak ere gaizki pasatu zuen, G.A.C. lantegiko familiatik datorrelako. Eibarko Udalak lantegia erosi zuen eta kultur-etxea ...
Media:
Bideoak
TEFISO-ren eskuhartzea
TEFISOk esaten zien non behar zen beraien lana: ekintza kulturaletan, Eroskin, Arrate Kultur Elkartean, irakurketak egiten elizan... Taldeak ez zuen zer ikusirik elizarekin.
Media:
Bideoak
Euskarazko lehenengo zinekluba Eibarren
TEFISOren barruan egonik, saltsa guztietan sartzen ziren beraien ideologia eta pensaerak zabaltzeko: zinean, Arrate Kultur Elkartean, elizan... Eibarren egin zen lehenengo euskarazko zinekluba antolatu zuten.
Media:
Bideoak
Zinekluba Eibarko Arrate Kultur Elkartean I
Astero egiten zuten zinekluba Arrate Kultur Elkartean. Zinekluba nola antolatzen zen kontatzen du: nondik lortzen zituzten, filma motak, hizlari ezagunak, filmaren osteko tertulia...
Media:
Bideoak
Zinekluba Eibarko Arrate Kultur Elkartean II
Filmak Madriletik heltzen ziren. Aretoan 100 bat pertsonentzat lekua zegoen. Sarrera dohainik zen Arrate Kultur Elkarteko kideentzat. Ostegunero botatzen ziren filmak. Zineklubaren arrakasta, filmaren osteko eztabaidetan zegoela uste du Felixek.
Media:
Bideoak
Zinekluba Eibarko Arrate Kultur Elkartean III
"Calle Mayor" filma izan zen euskaraz lehenengo aldiz aurkeztu zen filma Arrate Kultur Elkartean. Aurkezpena euskaraz izateak alde eta kotrako jarrerak izan zituen ikusleen artean.
Media:
Bideoak
Arrate Kultur Elkartean kontzertuak
Arrate Kultur Elkartean antolatu ziren kontzertu batzuez hitz egiten du: Nicanor Zabaleta harpa jotzen, Narciso Yepes 11 sokako kitarrarrekin...
Media:
Bideoak
Arrate Kultur Elkartea
Arrate Kultur Elkarteko zuzendaria izan zen, elkartearen garai txarrenetan, Zer egiten zen kontatzen du: hitzaldiak, zineforuma, taberna, eztabaidak, erakusketak...
Media:
Bideoak
Kultur eztanda Francoren diktadura eta gero
Franco hiltzean, kultura mailan eztanda bat egon zen musikan, kulturan, kirolan...
Media:
Bideoak
Arrate Kultur Elkartean hitzaldi-zikloak eta Euskal Jaia
Arrate Kultur Elkarteko bazkidea izan zen. Hitzaldi zikloak antolatzen ziren. Ramon Saizarbitoria, Amuriza. Euskal Jaia Eibarren ekimen interesgarria zen, politikatik kanpo.
Gaztetatik herri-mugimenduetan lanean
Bost urte zituenean, aita ALFAn lanean hasi zen eta Eibarrera bizitzera joan ziren. 16-17 urte zituenean hasi zen herri-mugimenduetan parte hartzen, Eibarko Klub Deportiboan eta Arrate Kultur Elkarteko jendearekin.
Media:
Bideoak
Krisia Arrate Kultur Elkartean
1968an, Mikelen anai nagusiak ihes egin behar izan zuen eta berak lagundu egin zion. Ondorioz, herri mailan eta gizartea aldatzeko grina piztu zitzaion eta Arrate Kultur Elkartean sartu zen. 1969-1970an, elkartean krisi bat egon zen.
Media:
Bideoak
Eibarko lehenengo Euskal Jaia I
Arrate Kultur Elkarteko zuzendaritza nola hartu zuten eta nola lan egiten zuten. Eibarren ospatu zen lehenengo Euskal Jaia antolatu zuten 1972an. Folklorismotik atera nahi izan zuten eta "españolistatzat" jo zituzten.
Media:
Bideoak
Españolistatzat jo zituzten
Arrate Kultur Elkarteak Oskorriren kontzertu bat antolatu zuen lehenengo Euskal Jaiaren egitarauan. Hurrengo urtean, Mikel Laboarengana jo zuten eta hark ezezkoa eman zien, españolistatzat joaz.
Media:
Bideoak
Arrate Kultur Elkarteko zuzendaritza utzi
Oskorriren kontzerturako, Ibarroralen margoak ekarri zituzten. Kontzertuak oso harrera eskasa izan zuen eta orduan erabaki zuen Mikelek Arrate Kultur Elkarteko zuzendaritza uzten joatea.
Media:
Bideoak
Dokumentuaren akzioak