Felisa Solozabal Arriaga
1923
-
Eibarren jaio zen, Ibarkurutzean, 1923an. Gurasoak Etxebarrikoak ziren, baina Eibarrera ezkondu ziren eta bertan jaio zen Felisa. Aita gazterik hil zen eta ez zuen asko ezagutu. Amak, bizimodua aurrera ateratzeko, apopiloak izaten zituen etxean. 15 urterekin neskame joan zen Felisa. 18 urte bete orduko, berriz, Cil bizikleta lantegian hasi zen lanean. Bizikletak paketatzea zen bere egitekoa. Sei urte egin zituen han, argi baitzeukan ezkondu ostean ez zela lantegira joango. Bi alaba hazi zituen. 96 urte zeuzkan elkarrizketa egin zitzaionean. Euskara ahaztua zuela esan arren, ongi moldatu zen, nahiz eta gaztelaniarako joera izan.
Zintak
# | Kodea | Iraupena | Grabazioaren data |
---|---|---|---|
1 | EIB-683 | 74 minutu | 2019-10-08 |
Pasarteak
Dokumentuaren akzioak