Treneko bagoian bizikleta guztiak busti zirenekoa
Cil bizikleta lantegian bizikletak taulatxo batzuekin enbalatzen ziren. Zuzenean trenera eramaten zituzten. Eibartik Zumarragara bidaltzen zituzten lehenbizi. Behin itogina zegoen bagoian eta bizikleta guztiak busti egin ziren. Biharamunean bera eta lantegiko adineko gizon bat Zumarragara joan ziren. Bizikleta guztiak paketeetatik atera, sikatu, grasa eman... eta lehengo moduan utzi ostean, berriz paketatu zituzten. Lanak amaitutakoan, bazkaltzera joan ziren. Arratsaldeko seietako autobusean itzuli ziren etxera.
Dokumentuaren akzioak