Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Inazio Ugartechea Aulestiarte

1929 - 2019

Ardantza kaleko 9. zenbakian jaio zen 1929. urtean. Inazio Ugartechea Ugarteburu zuen aita; 35 urterekin gerra garaian gaisorik hil zen. Ugartechea markako armak ezagunak ziren ordurako. Armeria Eskolan burutu zituen Inaziok goi-mailako ikasketak eta aitak sortutako lantegian jardungo du baskulak egiten zuzendaritzako kide  bihurtuko denera arte. Ugartechea lantegiaren hastapenei buruz dihardu eta baita bere ehizarako zaletasunaz ere.

Dokumentuaren akzioak