Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Armas Ugartechea" lantegiaren hastapenak

Inazio Ugartechea Ugarteburuk, hiztunaren aitak, Madrilen egin zuen soldadutza eta han zegoen bitartean arma-denda bat zabaldu zuen koronel batekin batera. Eibarrera itzuli zenean, "2 de Mayo" kalean ireki zuen arma fabrika 2 behargin zituelarik: Markos Amutxastegi izan zen lehenengoa, bizitza osoan tailerrean enkargatu moduan jardun zuen behargina, alegia. Bidebarrieta kalean kokatu zen lantegia geroago; kokapenaz hitz egiten du.


Dokumentuaren akzioak