Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Josu Ibargutxi San Pedro

1949 -

Josu Ibargutxi San Pedro Eibarren jaio zen 1949an. Ama Eibarkoa zuen, eta aita Ubidekoa; hiru seme-alaba izan zituzten eta Aldatzen bizi izan ziren. Hamasei urte ingururekin ezker abertzalearen inguruan  militatzen hasi zen, propaganda sortzen eta banatzen, pintadak egiten eta abar. 1968an, aldean zeraman lehergailu batek eztanda egin zion, zauri larriak jasan zituen eta espetxeratua izan zen. 1976an, Segoviako ihesaldian parte hartu zuen presoetako bat izan zen. 1977an utzi zuten libre herri-presioengatik eta harrera ikaragarria egin zioten Eibarren, herriko beste presoekin batera. Frankismoaren krimenen aurkako auzirako euskal plataformaren bozeramailea da

Ego Ibarra Batzordearen (Eibarko Udala) “60ak eta Trantsizioa Eibarren: 1968-1980” proiektuaren baitan egin da elkarrizketa    

Zintak

# Kodea Iraupena Grabazioaren data
1 EIB-716 55 minutu 2021-07-20
2 EIB-725 58 minutu 2021-07-20

Pasarteak

# Izena Entzungai
1 ETAren lehenengo ekintza nagusia Ikusi
2 Imanol Laspiurren atxiloketa eta torturak Ikusi
3 El Correoko bulegoetan bonbak eskuetan eztanda egin zion Ikusi
4 Frankismo garaiko sindikatu bertikala eta bestelako klandestinoak Ikusi
5 Komisaldegia San Agustin kalean Ikusi
6 ETAren sendotzea 60ko hamarkarda amaieran Ikusi
7 60ko hamarkada amaierako aldaketa nahia Ikusi
8 Pintadak egiteko sistema asmatu zuten Ikusi
9 Multikopistarekin panfletoak egiten Ikusi
10 Manifestaldi antolatuak, Guardia Zibila Ikusi
11 Ideologia politiko ezberdinak, baina helburu bera Ikusi
12 1967tik aurrera, eztabaida ideologikoa ETAn Ikusi
13 Bilera klandestinoak etxeetan Ikusi
14 Poliziaren errepresioa kaleetan; atxiloketak Ikusi
15 Burgosko prozesua, erregimen frankistaren porrot izugarria Ikusi
16 Olatu antifrankista gora Estatu guztian Ikusi
17 Erregimen frankistaren kontrako jarrera Europan Ikusi
18 Kartzelatik erregimenaren aurka ere lanean Ikusi
19 Kartzelako ihesek izugarri ahultzen zuen frankismoaren irudia Ikusi
20 Segoviako ihesa: lehenengo saiakera; "El Lobo" infiltratua Ikusi
21 Gose greban, bigarren ihesaldi baterako ideia prestatzen Ikusi
22 Segoviako ihesaren bigarren saiakera I Ikusi
23 Segoviako ihesaren bigarren saiakera II Ikusi
24 Segoviako ihesaren bigarren saiakera III: lanen zaratak nola tapatu Ikusi
25 Segoviako ihesaren bigarren saiakera arrakastatsua Ikusi
26 Segoviako ihesa: presoen arteko laguntasuna Ikusi
27 Mugatik 15 minutura harrapatu zituzten Ikusi
28 Burgeteko koartelean Ikusi
29 Herri-mugimenduagatik atera ziren espetxetik, ez amnistiagatik Ikusi
30 Espetxetik atera eta prozesioak Eibarrera Ikusi
31 Ikaragarrizko harrera Eibarren Ikusi
32 Espetxetik bueltan, ikaragarrizko babesa izan zuen Ikusi
33 Familiak eramandako janaria beste presoekin banatzen Ikusi
34 Espetxera bisitak; irakurketak Ikusi
35 Trantsizioan, gazte gehienak mugimenduetan zeuden Ikusi
36 Espetxeak heldutasuna ematen du Ikusi
37 Espetxean egindako lagunak betirako dira Ikusi
38 Frankismoaren biktimen aldeko legerik ez dago Ikusi
39 Herri-presioengatik geratu ziren libre, ez amnistiarengatik Ikusi
40 Amnistiatua izateko baldintzak Ikusi

Dokumentuaren akzioak