Ikaragarrizko harrera Eibarren
Anaiak abisatu zion Eibarren jendetza zegoela Untzagan bere zain. Kotxe gainean ikurrina bat ipini zuten eta jendea gainera botatzen zen, pozez lehertuta. Txoko tabernara heldu, kotxetik atera eta lepoan eraman zuten Untzaga plazaren erdiraino. Etxera bidean ere jendea bere atzetik joan zen. Espetxetik bueltan, ama leihoan zegoen Josuren zain. Besarkada hura ez du inoiz ahaztuko. Xabier Arzalluz Astelena frontoian zegoen, mitin bat ematen, eta Untzagara joatea eskatu zuen, presoei ongietorria egiteko.
Dokumentuaren akzioak