Eibarko lehenengo institutua
Juan San Martinen irakasleak. Lehenengo maisua: don Jaime. Maistra: señorita Gómez. Eibarko lehenengo Institutua. Odon Apraiz, Eibarko Institutuko irakasle.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
– Hor... Kolpetik hola galdetuta: gogoan al daukazu zeure lehen maisuaren izena?
– Maisua?
– Edo maistra.
– Bai, don Jaime [izenez]. Maestra bai: señorita Gómez zen lehenengokoa, maistra. Harekin dana erderaz egiten genun eta zera. Eta ez dakit: neri amak maiz esan dit, eta aitak ere bai, han esaten zuala harek sartu eta laster, ba, ez dakit, ondo hartzen nituala berak emandako esplikaziñoak, belaxe. Eta esaten ziola: “Zure seme honek talentua dauka. Badu zerbait. Badu gauzak ondo asimilatu eta ondo konprenditzeko zentzun bat eta hori inportantia da. Eta horrek luzerora emongo dau beria”. Ez dakit: hori beti esaten zidan amak, beti señorita Gomezekin gogoratzen zen, harek hori esaten zuala eta. Bueno, gero, ba, baita ere maixuen artian gero, guk hain zuzen… Gu geunden azken mailletan eta Institutuan onduan, edifizio berian. Eta ematen zituzten klaseak, Institutuan sartzeko, ba, ematen zituzten klasiak. Orduan ezagutu nuen nik Odon Apraiz.
– Honbre!
– Katedratiko egon zen Eibarko Institutuan. Astian bi aldiz-edo etortzen zen. Guretzat, ba, gizon inportantia zen, baiña euskerarekin ez giñan gu gogoratzen ezertarako ere.
Dokumentuaren akzioak