Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

II. Errepublikaren aldarrikapena Eibarren Juan San Martinen ikuspuntutik

Eibarren beste inon baino lehenago aldarrikatu zen II. Errepublika. Juan San Martinek 9 urte zituen orduan. Errepublikaren aldarrikapena ume baten ikuspegitik.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Eibarren bada gertakari bat, inportantea, uste dut apirilaren 13a izango zen, 1931a. Gainerako estatu guztian 14an izan zen. Baina Eibar ez zen egun bat aurreratu?
– Egun erdi edo gehiago. Bueno, ez dakit. Esaten dutenez, 13an kontaktuan jarri zirela eta Bilbotik edo Madrildik eman zutela “ba, bueno, bihar egingo da”. Gaizki ulertu edo zera eta Eibarren goixeko bostetarako ohetik jaiki eta, ba... republikanuak orduan ziran, republikanuak, eta batez ere republikanuak eta sozialistak. Ba horrek proklamatu zuten Errepublika. Eta abertzaliak ere bereri lotu ziran horretan. Nik uste reakziño bat zeguala Primo de Riveraren kontra. Eta gehiago: goixeko zazpiretan edo sei eta erdietan edo juan kuartelera, bandera Errepublikakua eman zioten kuartelian jartzeko eta formau guardia zibil guztiak eta [bai-eza] eta hantxe. Eta ni gogoratzen naiz, ba, bueno, ba, ez dakit, goizeko seiretan edo esnatu giñuzen, kalian zarata eta zera. Eta amak… Anaiak eta biok –ni baiño bi urte zaharragua anaia–, anaiak eta biok toki berian egiten gendun lo, gela berian. Sartu zan ama eta: “Errepublika etorri da”. Eta nik anaiari esaten: “Zein da Errepublika?”. Personajeren bat edo! Hortik ikusi nik orduan zer konzepto neukan politikan!
– Gainera zuk bederatzi urte zenituen orduan, Errepublika hots egin zutenean.

Dokumentuaren akzioak