Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Toribio Etxebarria eta kooperatibismoa Eibarren

Toribio Etxebarria, Eibarko sozialismoaren lider intelektuala. Kooperatiba industrialen sorrera Eibarren: Danok-bat; Alfa; etab. Armagintzatik josteko makinara jauzia egin behar zela garbi ikusi zuen.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Baina hor bazegoen jende inportantea Eibarren, momentu horretan. Bat, esaterako, Toribio Etxebarria. Gizon inportantea.
– Bai. Toribio Etxebarria izan da PSOEko liderretakua, lider intelektual bezala. Eta autodidakta zen. Harek grabadua ikasi zuan lehelengo eta gero plaza bat egon zen sekretaritzarako Udaletxean eta han konkursora presentatu eta irabazi zuen; eta han egiten zuan lana. Baiña izan zen baita ere… hango... Badakizu Eibarren kooperatiba industrialak sortu zirela. Lehelengoko "cooperativa industrial" izan zen eskopetaduna: Danok-bat: han sortzailietakua, hain zuzen, nere aita zan bat. Han lana egin zuan. Eta ondoren pistolagiñak sortu zuten Alfa. Gero hor ikusten da Toribiok zeukan "concepto ético-moral", esango neuke. Esaten zien eze armak egin gabe beste zeoze egitea. Orduan pentsatu zen josteko makiñak egitea.
– Tradizioa ere bazen armak egitekoa Eibarren.
– 1925ian, ba... Bai, tradiziñua XV. mendetik. Eta, orduan, Toribio Etxebarriak esan, baiña gero bera ez zan teknikoa. Eta holan hasi ziren: lehelengo Eskola Armerian sortu ziran promoziñuetatik –mekanika ondo ikasiak eta–, ba, hoiekin egin zuten josteko makiña.
– Josteko makina.

Dokumentuaren akzioak