Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibar, herri bizia; gizatasuna nagusi

Eibar, herri bizi-bizia; gizatasuna nagusi. Elkarrekiko errespetua: politikan, erlijioan...


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

– Beraz, Eibar herri bizi-bizi-bizia zen. Hor ez dago dudarik.
– Halan [nik uste dut]. Bai, ta... Gerra onduan… gerra onduan danetik zeguan. Beti ixilik eta ibili bihar ziñan. Gerra aurrian ba bueno: ni ba oindiok umia nintzen eta ez nituan kaptatzen ideal kontuak eta zerak. Baiña ikusten nuan ba bueno: noixik behiñian, ba, hori, esan dizuten bezala, berdin juaten nintzan "Casa del Pueblo"ra, berdin juaten nintzan... Eta nik gero hori: gure familian ez zuten iñoiz hasarrerik izaten batekua izan, bestekua izan. Bazeguan horien. Rebelde esaten zan, ezta? Nere amaren pena haundiarekin. Baiña nik ez dakit aitak eta amak zelan egingo zuten gauzak. Dana dala, ni trabiesua nintzen eta, trabiesua nintzalako edo, begitan hartu eta doktrinan ez ninduten ondo tratatzen. Eta orduan ni bihurtu nintzen ez juatera: Eta amarentzat hori disgusto haundia zen. Baiña aitak esaten zion: “Ez, beren bidia”. Aitan teoria zen: “Relijiñua zer dan jakin bihar du, ezautu bihar du. Baiña gero berak bidia, berak libre hartu bihar du zer egin”.
– “Berak erabaki”.
– “Beran bidia berak erabagi bihar dau”. Eta hori amaren buruan gutxiago sartzen zen. Gero gerran sufritu zuanagatik aldatu egin zen horretan eta konprenditzen zuan. Baiña hori izan da. Nik uste hori kriteriuori bastante orokorra zela Eibarren: berdin relijiño kontuan, berdin politika kontuan. Eta horrek ekartzen zuala oreka alkar errespetatzekua. Eta gero –hori bai– esate baterako Eibarren kalian ez esan hamen iñoiz, nun-nahi, errez entzunda guk, mutikuok, igarri barik entzuten genduana: igual “mecagüen dios” esan eta sozialista ateorik gogorrenak be atenziñua deittu, hori ez dala esan bihar, halakorik ez dala esan bihar. Horrek… hor aldetik zan, ba, bueno, berba ondo egitia; hitzak ondo egin, garbia izan eta konzepto hoiek...
– Bai, bai, gizatasuna.
– Bai, horrek danen gaiñetik zeuden.Eta hori zan girua.

Dokumentuaren akzioak