Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Toribio Etxebarria eta sozialismoa

Toribio Etxebarria eta sozialismoa. Toribio, idazlea. Alfa.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Bai, lehen zuk esaten zenuena eta badu horrelako kutsu hori: zerua lurrean, ezta? Paradisua hemen. Baina bertako izenak aipatzerakoan, ez dut uste huts egin daitekeenik Toribio Etxebarria. Bertako sozialismoa aipatzean, uste dut Toribio Etxebarria norbait dela, pisu propioa daukan gizona da, eibartarra, kezkatua, asko irakurria, gero idazlea izango zena… Baina pisu espezifiko propioa daukan gizona.
- Ba esango detsut: ez larregirik. Ointxe hartu dau, esaterako, beste Eibar baten… neretako ez, e? Nik neuk gaztetatik ezagutzen neban eta gero kartzelan egon nintzan beragaz hille batzuetan beraren laguna. Eze beraren laguna zan Gorrotxa eta, harek libre zelan urten zeban, bakarrik geldittu zan eta neu arrimau nintzan. Eta han euki ginduzen: ordu mordo bat hizketan Toribiogaz. Toribio Etxebarria, esan dozun moduan, gizon ona eta jakintsua; memorixa enormia, "memoria de elefante". Halan zan.
- Bai, bai, bai. Pentsa, gauza bat. Datu bat emango dizut: Eibarko euskarari buruzko hiztegia egin zuen Venezuelan. Eta buruz egin zuen hori.
- Hori buruz egin zeban ! Baiña berak guregaz be beste euskera… Bueno, hobia! Guk baiño hobeto egitten zebana.
- Bai, baina diot memoria. Zelako memoria zeukan!
- Memorixia? Esan detsut: "memoria de elefante".
- Horregatik, datu bezala ematen dut Eibarko euskararen hiztegia buruz egin zuela.
- Buruz egin zebala. Eta harek zeukan sozialismuaren asuntuan fama bat. Baiña Alfa egin zanian, orduantxe, mordo bat kontra euki zittuan. Alfan burruka haundixak euki zittuan Toribiok: bihargin batzuk ez ziran kooperatibistak; ziran "obreros, lucha de clase"; eta lutxa haundixak euki zittuan. Eske eze Toribiok irakusten zetsen zer diru gitxi zeguan Alfan, zer modutan repartidu bihar zan, zer modutan egin bihar zan biharra eta en fin. Beraren zerak agertzen zittuan "desde el punto de vista administrativo". Ez "como burgués, sino desde el punto de vista administrativo". Eta kontrarixuak mordua zeukazen Toribio Etxebarriak, bertan Alfa barruan be. Laguntzailliak be bai; horregaittik egon zan aurrian, bestela kendu egingo zeben. Baiña kontrarixuak be euki zittuan. Eta hamen esan arren eibartar guztiak gizon jakintsua zala, politikamente mordo bat ez zeguazen beraren alde. Orduan. Baiña gero agertu da euskerako hiztegi hori agertu da eta orduantxe ikusi da zenbateraiño aillegau zeikian ha gizona. Hori lehelengotik agertu bazeban lan moduan, euskeriari beraren zerak emotia eta, biharbada gehixago emongo zebala, gehixago ikasiko zebala eta gehixago emongo zebala. Badakizu, lan mordo batzuek badittu hor zerian.
- ‘Ibiltarixanak’ eta…
- Toribiok euki dittu lagunak asko eta gehixago, uste dot. Baiña beraren kontrakuak be mordo batzuek izan dira.

Dokumentuaren akzioak