Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Kubara lan egitera

Kubara joan zen lan egitera. Kubako abentura. Ama gaixotu eta Eibarrera itzuli ziren. Euskaldunak Kuban. Centro Vasco. Lagun onak egin zituen bertan. Cantinflas, Hemingway... Euskal Orfeoia. Saizarbitoria, Juaristitarrak...


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Bueno. Hemengoak egin zenituen. Fama ere hartu zenuen: `El Mago de Urki´...
- Bai, horixe. `El Mago de Urki´.
- Eta boda bat izan zen zeure bizitza erabaki zuena.
- Bai, nere zera, bai jauna, bai.
- Boda batera akordeoia jotzera joan...
- Bai, handitxik. Bueno. Zeguan Mendata, "barrio Mendata", badakizu Gernikan; han goratxuago... Ba hango gizon batek Orbeanian egitten zeban lana. Eta han boda bat zeguan eta neri esan zestan... Pixkat orduantxe... “Koño, Urkikua hamen dago, filarmonikistia, eta pixkat gaztia be bai eta...” Zera, gehixen illara bikua zelan zan eta soiñu haundi gitxi, ba etorri jatan eta “etorriko haiz zerera [bodara]?”. “Bai”. Bueno. Orduan hogeta hamar duro kobratzen genduan. Hogeta hamar duro, e! Asko zan, e! Orduan.
- Bai, bai, hogeta hamar duro...
- Bueno, jana eta gero biajia eta... Berakin juan. Juan nintzan hara bodara. Bueno. Han bodan etorri zan, agertu zan gizon bat, kubanua zana . Eta beste bat zeguan, Alemaniako bat; bertan bai, euskalduna, baiña Alemanian zeguan bat, lanian. Soiñu gorri bat zekan: soiñu Honner bat zekan berak. Honner bat, gorri bat. Neuk probau neban gaiñera. Politta! Estu-estua eta zera. Baiña berak erosi zeban berandako, pixkat gustau eta berak ikasteko, baiña bere kastetan ikasitta, iñokin ibilli barik, ez dakizu?
- Bai bere afiziorako.
- Hareri igual zetsan ezkerrakin jo, eskumiakin jo. Igual ze... Bere kastetan zera egitteko. Gustau egitten jakon eta hantxe. Ekarri zeban eta “¿qué te parece este acordeón?”. Eta zerian eta ra! Eta etorri zan beste Kubanuori eta esan zestan. “Oye, ¿te importaría venir a Cuba a tocar el acordeon?”. Esan neban neuk “buah, hau adarra joten dabil”, neuk, nere zerian. Ba normala!
- Bai, bai, ezezaguna eta...
- Ni mokoso bat eta bai ba. Zer? Eta holako lekuetan beti egoten da baten bat igual figuratziarren. Ez dakizu? Nik hori pentsatzen neban: “Honek hamen kubanua dala eta zerian...”
- Farola botatzen.
- Bai. Farolerixia... Ez, ez. Handik gerotxuagora eta berari esan netsan. “Pero tengo tal edad y, con los 19 años pronto tengo que ir a la mili”. “No te preocupes. Eso ya me encargo yo de eso”. Bueno, ez netsan kaso haundirik egin. Eta otra vez, berriro, insistidu eta insistidu eta a ver nun bizi nintzan eta esan zestan ni eruan ninduanak ekarriko ninduana [kubanuak Eibarrera], zelan seme bakarra nintzan, nik aittaren baimenik barik ba zer... Etorri zan eta aittari esan zetsan “mira, se trata de esto, yo tengo tal, tal, tal”. Baiña nik ez nekixan kabareta zer zan...
- Bai, bai, bai.
- ... zer zan be ez.
- Eta bera azkenean zer zen? Tropicana-ko nagusia.
- Bai, ugezaba: Etxenagusia. Bai. Ardura... Etxenagusia, hórrek ziran Gernikako semiak... aittak ziran… Gurasuak hilda zegozen. Eta hórrek hiruren artian hartu zeben. Martin Foz zan... bueno, "ese era"... Horrek, gaiñera horrek dirua egin zeban. "Con el esto de la"... Orduan jokatu egitten zan han, "Terminales de la Lotería". Han "la bolita", "bolita", esaten zetsen. Entzunda eukiko dozu zuk, ezta?
- Bai, bai, bai.
- Ba hori famosua izan zan. Eta ez zeban pentsatzen Gobiernuak, por ejenplo Castrok, ostera, alrebes...
- Batistak.
- Ez aurreragokua. Prío Socarrasek ez zeban pentsatzen hori... “¿Qué es ésto?”. “Esto no es nada”. Emon egin zetsen permisua. Eta egitten zan azkenengo numerua etara. "Ponías un peso o una peseta". Orduan pezetia "era de plata" han, badakizu. "Cuatro de"... Han zegozen "cinco de veinte centavos" eta Norte Amerikan zan "cuatro de veinticinco". Eta hortara ipiñi zeben eta hori emon zetsen. Dirutu egin zan! Eta ipiñi zeben hori Tropicana. Baiña hónek zeken... katiak zekezen: "cabaret de segunda", zerian, Mariana/on eta Pensilvania zan. Eta hara eruan ninduan .
- Beraz, hor, Gernikako horretan erabakitzen da.
- Bueno. Aittakin egon zan, ezta? Nere aittakin eta aitta konbenzidu zeban. Eta “bueno, pues si arreglas”. Aitta be pozik, ez soldadu juatiarren batetik eta bestetik mundua ikusi... Orduan ama etorri zan nerekin.
- Kubara.
- Kubara, bai, ba. Seme bakarra eta zerian eta ama ama izaten da eta berak segidu zestan. Eta juan giñan harutz.
- Gero, gainera, bazenuen hor senitartekorik Kuban.
- Bai.
- Aitaren...
- Anaiak. Bai, han jaixuak. Baiña hárek zegozen Camagüey-n. Zentral baten egitten zeben. Eta bi anai: Mariano eta tio Felipe. Bueno oiñ hil ziran, baiña hórrek bizi ziran bastante urrin. Bueno ba. Han. Afinkau giñan eta hantxe. Eta gero han egon nintzanian, handik urtebetera, urte eta erdira, pasau ninduan... nahi zeben ipintzia Tropicanan... Han zeguan, Tropicanan zeguan saloi bat "bajo los arcos": arku kristalezkuekin arboladi bat, holan "bosque" bat kristalekin eta zera eginda eta itxitta. Eta gero nahi zeben ipintzia "bajo las estrellas". Kanpuan.
- Kanpokaldera.
- Bai, kanpokaldera. Eta ipiñi zeben han barruan ekin ziran emoten afarixak, afarixak eta zerak.
- Errestaurante bezala, jatetxe bezala.
- Bai, jatetxe... "Antes de empezar" zera... Espektakulua ekin baiño lehenago, afarixak eta emon eta... Aprobetxatziarren jentia. Kamareruak-eta aprobetxatziarren. Bueno. Ipiñi ginduezen. Han italiano bat zeguan, pianua joten zebana eta kantatzen zebana, eta beste soiñujole bat eta neu. Eta juntau giñazen hiru soiño —bueno, bi soiño— pianua eta kantantia —bat—. Laurok. Eta ipiñi giñazen eta “ze izen ipiñiko detsagu?”. Eta: “Lau?”, “No me gusta Lau”, horrek orduan. “Vamos a poner Bost”, “¿Pero cómo? Nos va a pasar igual que a los Xei” —Xei ziran eta bost jotailliak—. Eta gu giñan Bost eta lau jotailliak. Bale. Frakasau egin zeban. Frakasau egin zeban. Ez zan juaten... eske karua zan eta. Karua. Hara juan… Gero pixkat bihar dozu publikua be hortarako pixkat eginda dagona. Eta Tropicana urrin dago Habanatik. Eta gero zerian eta... Bueno. Horrek frakasau zeban. Italianuak eta zerak alde egin zeben eta ni geldittu nintzan. Orkestako zerak esan zetsan: “Oye me conviene que a uno, a este, le retengas. Para, de vez en cuando, cuando tocamos los tangos, para que nos acompañe y para algunas cosas”.
- Bai, bai.
- Hónek pieza amerikanuak eta zerak eta pixkat zera egitteko. Bale. Eta han. Orkestiakin geldittu nintzan. Bertako orkestiakin. Eta hantxe egin nittuan...
- Orkesta horren zuzendari zein zen?
- Orduan Armando Romero junior. Ona, e! [...] Eta gero Selen Suarez zan hónek mambuak eta zerak jotekua. Gero etortzen ziran astian behin jai egiten zebenian... zera, orkesta bat etortzen zan, River Side. Ona, e? Ona. Derrigor bihar zan. Guk genkan... 23 giñan orkestan, baiña espektakulo bat zera egitteko. Gero zeken musikuak doblatzen zebenak: tronboia joten zebanak bioliña doblatzen zeban eta, badakizu, saxofoia joten zebanak flautak eta zerak. Orduan zegozen instrumentuak doblatzen zittuenak. Bai. Espektakulua. Orkestia.
- Inportantea.
- Bai. Guk dana musika amerikanua joten genduan. Bestia bazekan, lagundu, espektakuluari lagundu... eta musika amerikanua. Dana. Amerikanuendako.
- Norteamerikanoak. Horiek etortzen ziren bertatik bertara.
- Bai, "música del jazz", musika... antzera. "Música del jazz", estilo hortara. Eta bestia manbuak-eta joteko-eta ezer be ez. Eta gero ekartzen zittuen orkesta argentinua edo zera eta orkesta kanpokuak ekartzen zebenian beste bat etxekua ekarri bihar zan. Bixetan ipintzen zeben: "bajo los arcos y bajo las estrellas".
- Bai, bai, bai.
- Bixetan espektakuluak ipintzen zittuen. Zerian. Eta hantxe egon nintzan. Eta gero handik, amak zekan flebitisa, nere amak. Eta estu hartzen zeban beruak. Jolin! Eta operatzeko. Eta pixkat nagusixa zan. Ni hamalau urtera euki ninduen. Eta pixkat nagusixa eta medikuak esaten zestan: “Esta señora, ella mayor de edad y para operarle también aquí... si ésta iría allí! Al norte, al norte. Con el clima que teneis allí, sin operar puede vivir tranquilamente”. Eta amak esaten zeban: “Aspertuta nago!”. Eske gure amari... Orduan, zigarrua erretzen eta ikusten zittuan bai hónek —han, badakizu, kostunbre haundixa emakumiak eta frakekin— eta nere amandako danak fulanak ziran.
- Eskandalo bat.
- Bai, ba, harek ganau artian eta ikusitta, harek beti. Bai, bai. Egixa da hori.
- Bai, bai, sinisten dizut.
- Eta basarrittik urtenda harek ikusten dittu eta bueno! Eta ni hemeretzi-hogei urtekiñ! Ama egoten zan, “baten batek emongo detsa kaferen bat edo holakoren bat, engaiñauko juek” eta beti zeguan zerian. Beti esaten zeban: “Migel, etxera juan bihar gaittuk. Atzera Eibarrera juan bihar gaittuk. Eibarrera juan bihar gaittuk”. Eta orduantxe kontratua atzera firmatzeko zerian. “Ez egik firmau. Etorri hari. Eta gero nahi badok etorri hari berriro, baiña etorri egin bihar gaittuk”. Eta gero aitta egon zan urtebetian. Han egon zan eta atzera egin zeban buelta etxera. Eta etorri giñan hona eta "se acabó", hamentxe geldittu nintzan.
- Bai. Baina abentura oso azkar kontatu duzu guztia. Baina zuk han lagun haundiak eta asko egin zenituen.
- "Hombre! Ya lo creo". Lagun haundixak eta onak. Bai. Musikuak eta danerakuak. Danerakuak euki dittut nik, e? Boxeadoriak... Nik ezagutu dittut Rocky Marciano, Centro Vascotik... Haura zan, Centro Vasco zan restaurana. Ez zan zentrua. Centro Vasco haura ipiñi zan, baiña Centro Vascorik ez zeguan han. Horren aldian euskaldunak kategorixa... Más... Danak han gehixenak dirudunak eta zera. Hori Zentro Gaillegua eta Zentro Asturianua hórrek bai zentruak, zentruak hórrek. Baitta hónek, aragonesak eta, zentro onak zekezen. Baiña Centro Vasco zan, ba, "un restauran con el nombre, vaya". Hau juan zan zeretik, Mutrikutik, Juanito Saizarbitoria, hara. Franzian hanka egin zeban honek gerra denporan. Hortik juan zan Kubara eta Kuban sartu zan eta nora juango eta gehixena beti habixara juaten da, Centro Vascora. Eta euskaldunak eta zera ipiñi zeben "como conserje". Ipiñi zeben. Honek egitten zittuan arrautzak eta paellak hemengo estilora eta han ez zeben ezagutzen hori koziñiori eta hara juaten ziranak: “Oye, ¿ya nos pondría a nosotros?”. “Sí, hombre”. Eta ipintzen zetsen gehitxuago, pixkaka-pixkaka eta bera egin zan jabe eta berari emon zetsen: “Aiba, regentaik heuk: pagaik honenbeste zera y pon como un restauran. Y así al mismo tiempo”.
- Eta egin zen alde batetik taberna jatetxe...
- Jatetxia eta gero frontoia, bai. Frontoia. Frontoia zan. Frontoia zekan atzian eta...
- "El Palacio de los Gritos"? Famatu hori, ezta?
- Ez. "Palacio de los Gritos" zan zesta puntakua.
- Zesta puntakoa.
- Hombre! Hori zan e... Baiña horrek zekan frontoitxo bat eta haura errespetau bihar zan "para el Centro Vasco". Bueno, ez zan iñor juaten, baiña igual zan. Baiña, ostian, "como restauran". Hona etortzen ziran Cantinflas... eta hónek danok. Orduan peso kubanua zeguan dolarrakin...
- Parean.
- Bai ba. Eta zerik ez zeban zerak, fiskorik eta ez zeban zerak pagau bihar, Kuban ez zeguan holakorik Norteamerikan moduan. Eta jentiak egitten zeban horra etorri eta hortik saldu. Por ejenplo, Cantinflasek pelikulia edo zera hor saltzen zeban. "Le pagaban en pesos o en dolares, le daba lo mismo". Ez dozu aitzen? Pagatzen zetsen eta harek aprobetxatzen zeban, zelan ez zekan zerik, inpuestorik, dana aprobetxatzen zeben hortikan .
- Bai, bai, bai. Esan dezagun Monacon eta...
- Igual-igual-igual...
- Cantinflas oso lagun omen zenuen.
- Bai. Bueno! Salaua! Eta persona ona. Salaua. Pena dakat —fotografixak eukiko dittu baten batek ni harekin lana egitten— neuk ez eukitzia berakin. Berakiñ, ezta? Beste guztiekin... Beste bat, zera bestia, hau Arrusa torerua. Arrusa torerua. Han famelixia han euki zeban. Harek zerekua, sevillania zeban emakumia. Eta lehelengo semia hamen hill egin jakon. Eta bigarrena eukitzeko Mejikon nahi zeban, baiña Mejikon hasarratuta zeguan eta geldittu zan Kuban. Eta Kuban euki zeban bigarrena. Bai. Eta ha neurekin etortzen zan. Piston pelotarixakin intimo laguna zan eta bueno, bueno, alkarrekin ibiltzen giñan beti.
- Cantinflasena galdetu nahi nizun, ze esaten dute oso jatorra zela.
- Jatorra!
- Irekia, bromosoa...
- Bai. Baiña txisterik-eta ez. Serixua. Beti txaketa marroiakin. Tintan be hantxe ezagutu neban. Haura kaskajua dana konpleto haura; dana berde: zapatak, sonbrerua... holako luma bat ipiñi sonbreruaren atzian eta zapatak… Eta trajia berdia eruaten bazeban sonbrerua eta dana eruaten zittuan. Bestia [Cantinflas], ez. Bestia serixua zan. Serixua. Baiña ona, e? Bai. Txisterik-eta ez, baiña konbersaziñuan eta... Ona. Eta bestia, zera, eskritoria, zera, Hemingway! Bueno! Hemingway! Bueno, bueno! Hórrekin han. Egunero. Hórrek egoten ziran. Kuadrillia. Han. Arango, beste bat, Arango, eskribitzen zebana.
- Arango?
- Bai. Arango be zan eskribitzen zebana. Bertako zer bat. Bueno, ba hórrekin bai. Han dakat... erakutsiko detsuraz fotografixak, hamen dakaraz. Eta gero, ba...
- Zertara joaten ziren horiek Kubara?
- Bizimodua han egitten zeben hórrek. Lehen esan detsutena: egitten bazeben... hantxe egin zeban, ni hantxe nenguala egin zeban ‘El viejo y el mar’ Hemingway-k eta handik saldu zeban. Handik saldu zeban. Eta han geldittu zan zera. Egitten zeben kontratuori eta han batzen zeben dirua. Cantinflasek eta, bentajia. Zera, orduan egongo zan, ez dakitt, "cinco pesos" uste dot zekazela orduan dolarrakin, zebizela mejikanuak. Orduan, e? Bai. Ni akordatzen naiz gu Venezuelara juan giñanian orkestiakin, zeguan kanbixua, dolarrakin, 2,50 —zeguan— Bolivares. Orduan. Bai. Eta hórrek pentsaizu dolarretan, peso kubanua zelan zeguan parrian. Ni han nenguala, igo zeban... Nik, pentsaizu, lehelengo dolarrak erosi nittuanian, Gernikan, estraperluan erosi nittuan. "A treinta y siete pesetas". Orduan, e? Marinero bateri, Gernikakua. Badakizu, hor gehixenak izaten ziran kapitanak eta marineruak eta horko alde... Bakixokuak, hor aldekuak ziran, Bermeo, Gernika...
- Gatikan-eta ibiltzen ziren.
- Horkuak ziran. Hónek, Monti eta Monte Altube, Monte Unbe eta hónek barkuetan. Zeretan. Eta hortxe. Eta, bueno, horixe bentajiori eukitzen zeben hórrek. Han saldu eta dana libre. Ze lehen esan dozuna: hamen zerak egitten dabena, hónek, teniskuak eta, egitten dabena: bata juaten da Monacora eta bestia zera...
- Merkeago ateratzeko, dirua aurreratzeko.
- Bai. Hori zerian. Eta gero artistak egon dira, zerian, franziskanuak eta orfeoia.
- Euskal orfeoia.
- Euskal Orfeoia. Euskaldunen semiak eta euskaldunak. Haran zegozenak, Alkatena eta hónek... bueno! Bazegozen hamendik juandakuak. Eta onak.
- Zeuk guzti horietan parte hartzen zenuen, ezta?
- Bai, orduan zeguan direktore Sudupe, Padre Sudupe.
- Estanislao Sudupe.
- Estanislao Sudupe.
- Azkoitiarra.
- Azkoittiarra. Neuk ikusi dotenik organua joten hankekin... harek ehun metruan zenbat korridu ete leike! Hankekin, e! Organuan, e! Eta bestia oiñez ibillitta, bera uste dot lehenago aillegauko zala. Ez dot ezagutu nik hankekin joten...
- ... hura bezalakorik.
- Ez, ez, ez. Nere aitta han egon zanian, beti juaten giñan mezetara —haxe gure aittari gustatzen jakon— eta beti begirik kendu barik, jarri koruan, korura juan eta haretxeri begira. Hankak bat eta eskuak be onak. Organista ona, ona.
- Karreraduna zen eta.
- Organista ona zan. Ona. Eta haren moduan beste asko. Zerak.
- Hor, izan ere, euskaldunek, nolabait esateko, bazuten nortasun bat. Zuk lehen Saizarbitoria aipatu duzu, baina hori bezala aipa liteke beste hainbat jende.
- Asko! Ene! Ferreteruak eta bazekazuzen. Ferreteruak: San Juan, Lorenzo San Juan, horrek zekan zerian —zelan da? Matanzas eta gero hurrengo zera zelan da Camagüey-ra goiazela?—, bueno, han zekan. Baiña gero zekazuzen almazen haundixekiñ hónek azpeittiarrak, Juaristittarrak. Bueno, hónek zekezen almazenak, han puertuan, Habanan, bueno, itzalak! Itzalak. Eta hórren moduan zerak zekezenak hónek, azukarraren kaña zerak. Bueno, bueno. Euskalduna beti izan da han —hori bada ba!— , en general... Gallegua izaten zan karbonerua edo zapaterua eta asturianuak erropa asuntuan eta holako zerian. Egoten da ba hori dibisiñuori! Eta euskaldunak edo almazenak… Eta dendak be bai! Tela dendak eta onak. Hamen bergararrak be bai: Gallastegittarrak eta, jolin, almazenak zekezen.

Dokumentuaren akzioak