Sagastumek 16 urterekin diskoa grabatu zuen
Migel Sagastume soinujole eibartarra. Aitaren afizioa, ofizio bihurtuta. Arrate Irratian grabatuta ditu pieza batzuk. 16 urte zituela, diskoa ere grabatu zuen Columbia etxearekin. Izebak lagundu zion panderoarekin. Gehienbat trikiti doinuak grabatu zituen, baina diskoa betetzeko lotuko batzuk ere jo zituen: `Amparito roca´, `Silencioso´... Arrakasta izan ei zuen diskoak.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Baina horrela, labur esanda: bizitza labur kontatu duzu, ze zuk milagro asko dauzkazu hor tartean egindakoak. Kubako eta hemengo milagro asko. Baina, labur esateko, Migel, zure bizitzan zer izan da eskusoinua? Zer izan da akordeoia?
- Akordeoia neretako…
- Aitaren afizioa semeari pasatu… Eta, gero, semearentzat zer izan da?
- Bai. Gero gustau. Gustau egitten jatzu. Ya sartzen zaranian anbientian, "como un oficio", ez dakizu? "Y no tienes mas remedio", han, hor ez dakazu beste erremedixorik. Aurrera eta bai, gustau egin bihar. Bestela bertan behera lagako neban eta beste zegozer topau, ezta? Baiña gero ikusten neban bizimodua etaratzen zala… ba, amigo! Eta pixkat zerian egotia nahi badozu, derrigor jo bihar dozu. Hor ezin leike laga. Nik ointxe be ordubete egunero joten dot, etxian. Beti. Bai, eta repertorixo bat ipiñi: modernua aurten zer dago? `Macarena´, hau eta bestia eta `Sopa de Caracol´ eta…
- Baina rocka eta?
- Hórrek ezin leikez. Bai. Zerak jo zeinkiaz [boogie]-xak eta hónek jo zeinkez, beste ritmo bat. Baiña rock eta zerak, beste instrumento batzuk, beste zer bat, bihar dozu, beste akonpañamentu bat bihar dozu zererako. Hórretxek. Eta holakotxe gauzak. Vals musetak, eta pasodoble eta lehengo zaharrak eta badakizu gero lehengo hónek, lehengo pieza zaharrak onak dakazuz: boleruak eta zerak eta. Geuk orduko epokan joten genduzenak, zerak. Asko gustatzen da, e! Ointxe be. Ikaragarri.
- Zenbat pieza dauzkazu buruan?
- Ene! Ez dakit nik, baiña… Ez dakitt, ez dakit nik zenbat.
- Disparatea!
- Grabauta dakaraz Arraten…
- Irratian.
- Bai. Bernardo eta holaxen behiñ… (...). Eta diskua grabau neban nik! Bai, bai.
- Hori ez nekien.
- Bai, bai. Diskua grabauta dakat nik. ‘Amparito Roca’ eta ‘Silencioso’ eta. Orduan, e! Ameriketara juan aurretik: hamasei urtekin grabau nittuan. Bai. Zeguan orduan representante bat, un tal Franco, Eibarren zekan musika etxia. Eta horrek zekan representaziñua Casa Columbia, zekan. Eta esan zestan: “Hi, trikiti batzuk grabau bihar dittuk!”. Eta, bueno. Neuk esan netsan: “Trikitixa?”. “Baietz”. Eta tia, nerekin, tia oindiok bizi da, 98 urte dakaz; oindiok bizi da, eta bixok juan giñan, basarrixan bizi giñala.
- Urkin bizi zinetela.
- Urkin. Donostiara. Eta egin genduan panderistia tia eta juan giñan Donostiara eta grabau genduan… Orfeon Donostiarrak Calle Prim-en han grabatzen dau, ba? Hantxe. Etorri zan Casa Columbiakua mahai haundixorrekin, zerorrekin, eta: “Bueno, jarri hor. Benga, jo trikitixa”. Baiña diskua konpletatzeko trikitixak jo genduzen lau edo bost; edo bueltak eta zerak eta ez zeban kubritzen diskua zera egitteko. Eta esan zestan: “Ezin heinke jo pasodoble bat edo zegozer, ala?”, “Bai”, “Zer dakik joten, ba?”, "`Amparito Roca´". Eta “Aber, joik… Bale. Hauxe”. Bueno, eta bestia ‘Silencioso’, vals bat. Bandako direktore… musiko batek jo zestan. Politta, e! Oindiok… Zu, ba exitua euki zeban! Bai. Eta gero ni Kubara juan nintzan eta hortxe akabau zan. Bai, bai. Gero hamendik aittak deittu zestan zelan juan zan, exitua zelan euki zeban orduan. Bai ba! Gitxi entzutzen zan orduan trikitixa eta zera.
- Bai, bat ere ez.
- Ez zan entzutzen. Eta, gaiñera, soiñu haundixakin jota, gitxiago. Eta gero, Gelatxo eta orduan Kalzakorta eta be, hórretxek pixkat entzutzen ziran. Baiña, badakizu: orduko grabaziñuak be zer? Bueno [...]. Orduan Bernardo etorri jatan, laguna eta zerian. Don Pedro, beti. Don Pedro soziua zan zerian, emisoran. Harek ipiñi zeban emisoria, Arratekua.
- Bai, bai, bai.
- Eta gero, badakizu, politika asuntuan, ez zetsen lagatzen. Badakizu Francoren denporan eta zerian. Oin ya pixkat… Eta esan zestan: “Kontxo, gauza batzuk grabau bihar dittuzu, eibartarra zara zu eta zerian”. Holaxe juan nintzan eta “zer nahi dok?”. Eta: “Hauxe”. Eta bueno: mejikanak? Mejikanak. Foxak? Foxak. Hau? Bestia. Sueltua? Sueltua. Vals fransesak? Vals fransesak. Pasodobliak? Pasodobliak. Igual eukiko dittut larogei, bai. Grabauta. "Entre pitos y flautas". Bai, bai.
- Asko da.
- Bai. Usten dot, e. Tango eta zerekin eta… Ez dakit seguru, baiña ez nai urriñ ibilliko. Oindiok beste biaje bat zor detsat. Aginduta dakat. Esan estan: “Hortxe dakazuz vals franses batzuk eta hórretxek jo bihar destazuz”. Zerian. Pentsaizu zelako diskuak dakazen harek eta Yvette Hornerrenak eta zerak. Eta esaten detsat: “Ez, ez, ez, bai, zuk derrigor...”. “Bale, egingo juagu” eta juan egin biharko dot.
Dokumentuaren akzioak