Lantegiko nagusien eta langileen arteko harremana
Ugazaba eta langileen arteko harremana Eibarren. Aita Beistegirenean akabatzailea zen. Anekdota barregarri bat kontatzen du honen inguruan.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Baiña Eibarren gauza bat eguan zera: Beste herrixetan —por ejemplo, Durangon eta— dirudunak —esango dogu— ez eban alternatzen bihargiñekin. Eibarren ez eguan hori, e! Eibarren gauza bat notablia genduan. Nere aitta zan Beistegiñian akabatzaille, bihargiña zan. Beistegi anaiak ziran ugezabak, baiña lagunak ziran.
- Bai, bai, bai, bai.
- Kuadrilla baten juntatzen ziran ugezabak eta bihargiñak: txikiteuan, bazkarixetan, kazara... Kazara be alkarrekin, peskara be alkarrekin... Nahiz eta taillarrian Cosme eta Juanito ugezabak izan, kalian ez ziran ugezabak.
- Bai, bai, bai. Horrek, beraz, esan nahi du, bestelako elkartasun bat edo bestelako giro bat bazala hor!
- Bai. Txiste bat kontauko detsut.
- Bota!
- Ipuiña, ipuiña behintzat. Eibarren zan famoso bat: Punteret. Dotoria. Akabatzaillia zan. Baiña iñok ez eban pentsatzen —ha hain zan kuriosua eta garbixa— akabatzaillia zanik. Klaro! Ugezaba eta bera lagunak ziran. Eta egun baten Punteret Untzagan tabernan eguan, mostradorian, eta sartu zan Cosme Beistegi, ugezaba. Punteret gastua egitten eguan: “Ze hartuko dok?”, “Booo!”. Ugezaba juan zan pagatzera eta esan etsan eze: “Ez, e? Ez. Hamen ez dok pagauko. Hamen neuk pagauko juat. Hik pagau egik ondo taillarrian! Taillarrian pagau egik bihar dan moduan, baiña hamen ez, e? Hau neuk pagauko juat".
- Inbitazioa.
- Bai.
Dokumentuaren akzioak