Primo de Riveraren diktadura
Primo de Riveraren diktadura; "diktablanda" izan zela esan daiteke: "Casa del Pueblo"a, Batzokia zabalik jarraitu zuten; UGT; Agrupazio Sozialistek martxan jarraitu zuten; etab. Sozialistentzat ez zen hain gogorra izan; komunistentzat zorrotzagoa izango zen ziur aski.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Eibar. Zuk gogoan edukiko duzu diktadura, Primo de Riverarena?
- Bai! Ezagutu neban!
- Zer moduz pasatu zenuten hemen?
- Ene! Ez dakit ba nik ze diktadura klase zan ha!
- “Dictablanda”-eta esaten zuten. Izen asko ditu.
- Zegaittik eze “Casa del Pueblo” zabalik eguan, UGT-k funzionatzen eban, agrupaziño sozialistiak funzionatzen eban... Baiña egingo zittuan gauza txarrak be: monopoliua eta. En fin! "Monopolio de petroleos", "Compañía de telefónica", eta gauza asko. Baiña, por ejenplo, igual, komunistendako eta, txarra izango zan, baiña Eibarren, represalixarik ez dakitt egon zan, zera, diktadura denporan. Guk ez genduan, behintzat, notatzen. "Primero de Mayo" eguna zelebratzen zan. Igual Candidok-eta, bai, baiña sozialistak... Es más, pentsatzen dot, e... entzunda dakat Largo Caballerok —gero ministrua izan zana sozialistekin— Primo de Riveraren denporan kargu haundi bat euki ebala Gobiernuan. Mitin sozialistak be ezagutu nittuan Primo de Riveraren denporan! Ez dakitt, izango zan ”Cincuenta aniversario de La Casa del Pueblo, de la fundación de la agrupación socialista”; frontoian izan zan zera, mitiña. Horrekiñ esan gura dot, e...
- Bai, baziran bestelako gauzak, bazituen e...
- Es más, Eibarren Batzokixa be zabalik egon zan denpora guztian, ze...
Dokumentuaren akzioak