Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Errepublikaren aldarrikapena; ordu batzuetan estu

II. Errepublikaren aldarrikapena Eibarren. Hauteskundeak apirilaren 12an izan ziren. Hurrengo egunean lanera joan gabe gelditu ziren; erromeria egon zen; etab. Apirilaren 14an Errepublika aldarrikatu zuten. Galán eta García Hernández-en argazkiak jarri zituzten udaletxean, erregearena kendu ostean. Ordu batzuetan estu ibili ziren. 16:30ak inguruan heldu zen baieztapena. Jai handia egin zuten. Errepublikak itxaropen handia ekarri zuen.

Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Beste gauza bat! Errepublika: gogoan daukazu noiz hots egin zan Eibarren?
- Zelan?
- Errepublika noiz hots egin zan Eibarren, gogoan al daukazu?
- Zelan? Noiz agertu zan?
- Bai. Errepublika noiz hots egin zan. Bandera jarri eta...!
- Hantxe nenguan ni! Treinta y uno. Elekziñuak izan ziran hillaren hamabixan; bai, hillaren hamabixan elekziñuak izan ziran, eta hurrengo eguna zelebrau genduan! Lanera juan ez, eta gero lanetik urten eta erromerixia. Hillaren hamalauan, goixian, juntau giñan aiuntamentuan, eta jarri genduan Galán y García Hernández-en erretrato bat erregia kenduta, jarri genduan banderia, y... Republikia proklamau.
- Eibarko Errepublika.
- Bai... Jai haundi bat izan zan.
- Hemen?
- Honbre! Goixian, lehelengotikan, manifestaziño txiki bat; arrasaldian manifestaziño haundi bat... Egon zan momentu bat, pixkat dudosua eta zera... Bazkalostian Madrittik ez eguan notiziarik eta... Guardia zibil batzuk be ekarri zittuen itxuria Eibarrera eta... estu! Eta halako baten, lau eta erdiak inguruan, etorri zan notizia Eibarren, e... Madriden e... proklamau zala Republikia.
- Eta hortik aurrera, libre.
- Libre.
- Baina, herri osoak hartu zuen parte hortan!
- Ene! Pentsaizu! Ez eban hartuko? Elekziñuak egon ziran, derecha batek ez eban urten! Ez dakit zenbat konzejal izango ziran, hamazazpi ala hemeretzi. Nazionalista bat, eta beste guztiak republikanuak eta sozialistak izan ziran. Así ke... herri guztia. Eske... Eibarren, mentalidadia eguan, itxuria, republikanua.
- Zuk orduan edukiko zenituen... hogei urte.
- Hemeretzi urte.
- Hemeretzi urte, oraindik hogei bete gabe. Ez da ahazteko eguna, ezta? Ez da ahazteko eguna, hura, Errepublika proklamatu zenutena.
- Ahaztu?
- Ahaztu diot, burutik...
- Ez, ez, ez! Egun haundixa izan zan! Eske eze Republikiakiñ esperanza haundixak agertu ziran, e? Egon ziran, bai... Gero gauzak enredau egin ziran, baiña !

Dokumentuaren akzioak