Baldintza egokiak II. Errepublika aldarrikatzeko
Eibar herri liberala; errepublikaren aldeko saiakerak 1930eko abendutik martxan zeuden. 1930eko abenduan, Jacan, Galán eta Hernández altxatu egin ziren eta Eibarren greba orokorra egin zen hiru egunez. Errepublika aldarrikatzeko baldintza egokiak ematen ziren Eibarren: "Casa del Pueblo"a, sindikatuak, "Agrupación Socialista", "Juventud Socialista"... herriak garbi zuen bere nahia zein zen. Liburutegi garrantzitsua. Bandera errepublikanoaren ondoan, Galán eta Hernández-en argazkiak jarri zituzten.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Hori ba, ze goizeko zazpietan, Eibarkoak guztiz ausartak, balienteak izan ziñeten eta Republika jarri zenuten. Ta oker ez baldin banago, "Casa del Pueblo"ra joan ziren Toribio Etxebarria eta zure lagun bat -Lukas Alberdi- ta Bilbora hots egin zuen Toribio Etxebarriak eta esan zuen: “Bueno, zer pasatzen da Bilbon?”. Ta Bilbotik: “Ba hemen ez da ezer pasatzen”. Ta: “Nola ezetz?”, hori nola..., konta ezazu nola izan zen. Gogoratzen zera?
- Bueno, hori holaxe da, baiña baloria eukitzeko Republika baten alde banderia etaratzeko, motibuak egoten dia. Ta Eibar izan da herri bat, ba, dizienbrian ya Republikian atzetik asko ebizen Espaiñian, baiña dizienbrian 13an Jacan Galán ta García Hernández sublebau zian ta Eibarren huelga jenerala egon zan. Hiru egunian egon giñan huelga jeneralian! Ta gero, horregandik aparte, indarra eukitzeko halako dei batek, ba, zera egon bihar da, historixan, herriko historixa barruan, herrixak ze desio euki leikian egon bihar da, ta Eibarrek ekan "Casa del Pueblo" haundi bat, ekan sindikatuak, ekazen agrupaziño sozialistia, juventud sozialistia, eta beste entidade deportibo batzuek "Casa del Pueblo" barruan. Horrekin esan gura dot, ba, herrixak, ondo definiduta eguan ze gogo ekan ta ze organizaziñotzuk aberasten zittuan bere bultziakin. Bibliotekia be, 2000 bolumenekua ekan.
- Apirillaren 14ean, goizeko zazpietan, gainera, bandera republikanoaren ondoan, oker ez banago, García Hernández eta Fermín Galán, Jacan fusilatutakoen bi argazkiak ere jarri zenittuzten, ez, Benigno?
- Bai.
- Eta bandera zer zan, momentuan fabrikatutakoa, momentuan jositakoa ala aurrez preparatuta zegoena?
- Bueno, batzuk aurrez preparauta egongo ziran, dudarik be ez dago! Baiña horrek trapuok preparatzia ez da gatxa. Horrek trapuok aurrera eruatia izaten da gatxa, preparatzia ez.
Dokumentuaren akzioak