Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Manuel Azañaren gobernuak hartutako zenbait erabaki

Errepublikaren inguruko azalpenak. Manuel Azañaren gobernuak hartutako zenbait erabaki. Eliza, armada, kontserbadoreak, anarkistak, etab. Guztiak Errepublikaren aurka agertu ziren. Eskumakoek indar handia zuten garai hartan. Momentu gogorrak bizi izan zituzten.

Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Joan gaitezen berriro Errepublika garaiko lanetara, historiatara. Azañaren garaiko zenbait neurrirekin, gizarte sail batzuk ez ziren batere konforme geratu, konforme geratu ez baiño, oso haserre jarri. Eliza bera, ejerzitoko zenbait sektore eta kontserbadoreak ere bai. Eta hori gertatzen den bitartean, Errepublikaren neurriekin konforme ez daude, ezta ere, anarkistak eta sindikalistak. Huelgak eta istiluak datoz, Gobernu republikanoak represioa kalera ateratzen du zera -ze izen zuen harek?- guardia de asalto edo holako zelakoarekin, langabezia ere inportantea zen, ordena publikoaren legea ezarri zen, eta ez dakit... Gaurtik begiratuta, Benigno Baskaranek ze inpresio dauka orduan gertatu zen guzti haiena?
- Gaurtik begiratuta, betiko moruan, gauza bat ikusten da, bertan gaur egunian Gobierno Sozialistia dakagu ta hala ta guzti be, guk frente emon bihar izaten detsagu horreri gauza guztiori. Gobierno Sozialistiak, gaur egunekuak, indar haundixagua daka orduan denporako Azañanak baiño. Orduan derechak -ikusi zan gero- indar haundixa eken. Ta dudarik be ez, gaur be dakena euren indarra. Derechak indar haundixa eken orduan ta horregaittik Azaña jausi zan, ta gero Ejerzitua jausi zan gaiñera, herrixaren gaiñera, Republikia botatzeko.

Dokumentuaren akzioak