1934ko urriko iraultza: eibartar asko preso; epaiketak
UGT-ko sindikatuko buruetako bat izan zen Benigno, eta 1934ko urriko iraultzan ere parte-hartze zuzena izan zuen. Partidu Sozialistan iraultza hura prestatzen aritu ziren. Pertsona ugari preso hartu zituzten (300 inguru). 1936ko otsailean epaiketa egin zieten. Kartzelako bizimodua. Eibarko herriak laguntasun handia eskaini zien presoei.
Audioa entzun
Hizlariak
Gaiak
Transkripzioa
- Bueno, 34. urtean, 1934. urte haietan, sindikalista amorratua zen Benigno Baskaran. UGTko sindikatu metalurgikoko presidente ere bai, izan ziñen. Eta insurrekzio batean ere...
- Baitta, parte hartu gendun.
- Urriaren 5eko insurrekzioan parte hartu zenuen.
- Hillan bostekuan.
- Bai, nola izan zen hori?
- Oktubrian. Hori, Partido Sozialista barruan preparatzen egon giñan hori insurrekziñuori.
- Asturiasko insurrekzioarekin bat eginda.
- Asturiaskuakin batera; baterakua zan Asturiaskua ta Eibarkua ta Bilbokua ta... esan deigun, leku guztietakua. Guk Eibarren geure insurrekziñuori egin gendun ta preso mordo bat eruan giñuezen Pamplonako garzelara.
- Zenbat preso? Eibartik zenbat preso?
- Hirurehun bat egon giñan gehixen egon giñanian. Ta juzgau ginduezenian, juzgau ta gero libertad probisionalekin askok urten eben ta 36 geratu giñan.
- Kondenatuta? Zenbat urtetarako kondena?
- Neuk hogeta bostekua.
- Hogeita bost urte. Hori 34an zen, ez? Treinta y cuatroan.
- Bai, ta febreruan, treinta y seisian, juiziua. Bai, bai!
- Bai, bai, bai, bai, bai... Urte t'erdi kartzelan pasa eta juizioa beraz?
- Bai. Urtebete ta hamazortzi hillebete edo, hamazortzi hillebete edo egin genduzen garzelan.
- Zer nolako bizimodu eramaten zenuten kartzelan garai haietan?
- Karzelia beti be ez da ona, ta rantxua ba... rantxua beti egun baten gauza bat jaten. Baiña hor aspektuan Eibarrek euren presueri... ondo alimentauta egon ziran. Baiña gauza bat kontauko detsuet: Aste Santua aillegau zan ointxe datorren moruan, ta guk pentsatzen gendun eguneroko harek garbanzuak okela pusketa batekin...
- Egunero okela pusketa batekin ematen al zizuen?
- Okelia... garbanzuak ta okelia sartzen eben, ta txorixo punta bat edo... emoten deskuena!. Ta: “Ba! Menuan kanbixua dakagu ba! Monjak dauaz zerian, sukaldian ta”. Baiña ..., itxuria, obispuari eskatu etsen permisua, eurak segidu leikiela hori rantxuori egitten.
- Eta, Aste Santutan ere...
- Bai, bai, igual!
- Igual? Okela eta guzti? Zuek pozik, ez? Bi gauzagatik, ez? Bat, okela jateagatik, eta bestetik, neurri laiko bat mantendu zelako, ez?
- Bai.
- Eta horretaz aparte, eguneroko bizitzan kartzelan zer egitten zenuten? Asko irakurri, gimnasia... Nola, nola...ze, zuk orduan zenbat urte izango zenittuen, hogei ta hiru, hogeita sei?
- Hogeta sei urte. Bueno! Hor bakotxa bere kastan egoten da zelan pasau leikian. Gaixo luze baten pasa... Neretako, desde luego, karzelian aldian gaixo luzia eskasagua izan da.
- Egur asko? Torturarik izaten al zan kartzelara sartu baino lehen? Hemendik eramandakoan eta, Eibartik eramandakoan eta?
- Bueno... Bertan karzelan garela ez. O sea, Pamplonako karzelara zuzen eruan giñuezen eta hori bentaja bat izan zan, gero ez eukitzeko kastigorik. Ostian, ba..., irakorrialdi batzuk egin ta..., ba, lagunekin edo, demandan be egin bihar bada, ta holan zertu giñan.
Dokumentuaren akzioak